Antxoko alkateordetza azokatik anbulatorio zaharrera lekualdatu dute
Herritarrei harrera egiteko gela bat atondu du udalak Gelasio Aranburu kaleko lokalean
Etzi estreinatuko du Izaskun Biurrunek Antxoko alkateordetzaren egoitza berria. Gelasio Aranburu kalean, anbulatorioa izandakoan egokitu dute, egun ongizateko bulegoak dauden leku berean.
Herritarrei harrera hobea egin ahal izateko asmoz egokitu dute gela. Horrez gain, gela berbera Bizibadiako bulego gisa erabiliko dute astelehenero, datorren astetik aurrera.