
Hibaikako arraunlariak, dominekin
Lan txukuna egin dute eskualdeko batelek asteburuan Legution jokatu den Euskadiko Txapelketan, eta bereziki nabarmentzekoa, Errenteria-Oreretako arraun klubak lortutakoa. Promesen Mailako emakumeek Euskadiko Txapelketa irabazi dute, eta bigarren izan dira seniorrak, Zumaiaren atzetik sailkatuta. Brontzea, maila berean, Pasai Donibane-Koxtapeko neskentzat izan da.
Azkenik, mutiletan, Hibaikako gazteak zilarra lortu dutela goraipatu behar.