Athleticen porrotarekin liga eskuratu dute oiartzuarrek; asteburu honetan denboraldiko azken jardunaldia jokatuko dute, etxean.

Espainiako Bigarren Mailan jokatzen du Oiartzunek. Irudian, Gasteizko Aurreraren kontrako partida
Puntuak eskuratuta itzuli zen etxera OKEko nesken taldea, Logroñoren kontra 0-3 irabazita. Lehen bost minutuetan errioxarrek estutu bazuten ere, gerora oiartzuarrak izan ziren nagusi. Garaipen horrekin eta Athleticen porrotarekin, oiartzuarrek liga eskuratu dute. Hurrengo eta azken jardunaldia etxean, Karla Lekuona zelaian, izango da.
Beste behin ere, ezin
Aukerak izanagatik eta gogor borrokatu arren, oraingo honetan ere OKEko talde nagusiko mutilek ezin izan dute irabazi. Gol falta izan da Balmasedaren kontrako partida honetan, 1-1 emaitzarekin bukatu zen norgehiagoka. Lau jardunaldiren faltan, jaitsiera postuetan jarraitzen du taldeak, 22 punturekin.