Posta bidez bozka emateko informazio gunea irekiko du EH Bilduk
Maiatzaren 24an bozkatu ezin dutenei informazioa emango diete Alkartetxean.
Maiatzaren 24ko udal eta foru hauteskundeei begira, posta bidez bozka emateko informazio gunea jarriko du Oiartzungo EH Bilduk gaur eta bihar, eta hilaren 27 eta 28an (astelehen eta astearteak dira), Euskal Herria plazako Alkartetxean.
Gaur eta bihar 17:00etatik 19:00etara egongo dira, eta heldu den astean 10:00etatik 12:00etara.