Donibane Eskubaloiak garaipena erdietsu du Kopako atarikoan
24-23 irabazi dio Elgoibarko taldeari, kopako lehen partidan
Partida zaia eta lehiatua irabazi du asteburuan Donibane Eskubaloiak. Motibazioz gainezka zelairatu ziren arrosak partidaren lehen unetik, baina kosta egin zitzaien lehen minutuetan elgoibartarren erasoei eustea. Partidak aurrera egin ahala, ordea, kontraerasoetan asmatu eta abantaila murriztea lortu zuen Donibane Eskubaloiak. Atsedenaldia iristerako, bost golen aldea lortuta zuten (24-23) etxekoek.
