Irakurketa taldea gaur elkartuko da
Bernardo Atxagaren Nevadako egunak liburuaz hitz egingo dute saiora hurbiltzen diren irakurzaleek.
Seigarren saioa izango du gaur Irakurketa taldeak eta esku artean izango duten liburua Bernardo Atxagaren Nevadako egunak izango da. Manuel Lekuona bibliotekan elkartuko dira ohi bezala, 20:00etan.
Taldean parte hartu nahi duenak badu horretarako aukera; bibliotekara jo besterik ez da egin behar eta han informazioa eskatu.
