Goizeko lehen ordutik dira Puerto III kartzelan fmilikoak, baina oraindik ez dute askatu lezoarra
Xabier Alegria
Gaur askatuko dute Xabier Alegria Lezoko euskal presoa. Goizeko lehen ordutik da haren familia zain Puerto III (Cadiz, Espainia) aske atera eta Euskal Herrirara itzultzeko. Oraindik “mugimendurik” ez dela eta zain da espetxe sarreran Alegriaren hurbilekoak.
Zazpi urte eta erdiko espetxealdia beteta aterako da aske gaur Alegria. 2007ko azaroaren 30ean, 18/98 auziaren barruan atxilotu zuten azkenekoz Alegria eta zazpi urte eta erdi beteta irtengo da aske. Azken espetxealdian Valdemoro (Madril, Espainia) eta Puerto III espetxeetan izan dute. Azken honetatik irtengo da hain zuzen ere hamahiru egun barru.
Espetxealdi honen aurretik beste hiru izan ditu euskal preso lezoarrak. 1998. urtean espetxeratu zuten lehen aldiz Egin auziaren barruan. Urtebete egin zuen orduan espetxean, Madrilgo Valdemoron. 2000. urtean kartzeleratu zuten berriro Alegria, Ekin auziaren barruan honakoan. Soto del Real (Madril, Espainia) espetxean izan zen orduan 2001eko ekainean askatu zuten arte. Egunkariaren kontrako operazioaren barruan atxilotu zuten ondoren, 2003ko otsailaren 20an. Atxiloketaren ondoren torturak salatu zituen euskal preso lezoarrak. Espetxean zegoela berriz, Udalbiltza auziaren harira inputatu egin zuten, nahiz eta epaiketa eginda absolbitu egin zuten. 2004ko abenduan askatu zuten.