Xabier Alegria Lezora iritsi zenean
Etxean da azkenean Xabier Alegria Lezoko euskal preso ohia.
Puerto III espetxetik atera eta berehala hasi zuen Euskal Herrirako bidaia haren familiak lagunduta, eta 1.000 kilometro eginda zain zituen hamarnaka lagun. Donibanen egin zuen lehen geldialdia, Miren, emaztearen ama zuen zain bertan, eta atzo LEZOKO HITZARI Alegriak berak esan zion moduan hura ikusteko gogo handia zeukan: “Ospitaletik atera berria da Miren eta besarkatzeko eta hura ikusteko gogo handia daukat”.
Lezora joan zen ondoren emaztea eta alabak ondoan zituela, eta hamarnaka herritar zituen zain,
azken espetxealdian ia zortzi urte kartzelan egin dituen Alegriak.