Jai batzordea sanferminetako aldizkarirako idazlanak biltzen ari da
Maiatzaren 13ra bitartean entregatu daitezke lanak; aurten, lehendabizikoz, aldizkaria postontzi guztietara banatuko dute, doan.
Uztailaren 3tik 8ra ospatuko dira aurten Antxoko sanferminak, eta jai batzordea festetara begira ari da jada. Iragarri berri dutenez, aurten lehendabizikoz doan banatuko da jaien atarian kaleratu ohi den aldizkaria. Zehaztu dutenez, gainera, barrutiko postontzi guztietara banatuko dute.
Aipatu aldizkarian, jaien egitaraua ez ezik, herriko elkarte eta eragileen idazlanak bildu ohi dira. Jai batzordeak iragarri duenez, horiek biltzen hasiak dira jada, eta deialdia zabaldu dute, lanak jasotzeko epea maiatzaren 14ra bitartean izango baita zabalik. Ohi baino lehenago itxiko dute epea, tirada handituko denez, aldizkaria lehenago bidali behar dutelako inprentara. Testuak posta elektroniko bidez helarazi daitezke, edota nahi izanez gero, jai batzordeko kideei zuzenean entregatuta.
