Irabazi Pasaia, hautagaitzaren aurkezpena
Xabier Pombo buru zutela, Irabazi Pasaia plataforman bildu direnek beren zerrendaren aurkezpena egin zuten atzo arratsean San Pedroko udal aretoan. Pombo alkategaiak hartu zuen hitza, bere kideak aurkeztu eta beren programaren nondik norakoak azaltzeko.
Alternatiba Republicana, Equo eta Ezker Anitza-IU batu dira Irabazi Pasaia plataforman. Pombok azaldu zuenez, osatu duten taldean, “eskarmentua, gaztetasuna eta konpromiso soziala” uztartu dituzte.
Beren plataforma “irekia, gardena eta parte-hartzailea” dela esan zuen, eta hurrengo legegintzaldian osatu duten “programarekin koherentziaz” jokatuko dutela agindu.
Programari dagokionez, hainbat zertzelada aurreratu zituen Pombok, eta besteak beste, herritarren parte-hartzea arautuko duen ordenantza, edota Pasaiarako plan estrategikoa defendituko dutela aurreratu zuen.
Horrez gain, hondakinen bilketa sistema hobetzeko hainbat neurri proposatuko dituztela iragarri zuen Pombok, eta besteak beste, lokal gehiago eskatuko dituztela aurreratu zuen.
Irabazi Pasaia plataformaren hautagaien zerrenda:
1 Xabier Pombo
2 Xabier Sanchez
3 Arantza Gonzalez
4 Laura Selgas
5 Jon Sanchez
6 Jose Ignacio Madorran
7 Patricia Rodiño
8 Daniel Lluch
9 Aurkene Ariza
10 Victor Selegante
11 Juana Maria Rodiño
12 Josetxo Maneiro
13 María Teresa Etxebeste.
14 Kaiet Lopez de Etxezarreta
15 Maria Rosario Rabano
16 Maria Nieves Gonzalez
17 Fernando Escobar