13 urteko antxotarrak urrezko domina irabazi zuen hilaren 12an Gasteizen jokatu zen txapelketan

Maider Arrizabalaga antxotarra, izotz patinaje artistikoko Euskadiko Txapelduna
Ez da masa kirola ez eta askok praktikatzen duten horietakoa, baina horregatik, ez da errazagoa. Maider Arrizabalaga antxotarrak izotz patinaje artistikoko Euskadiko txapelketa irabazi berri du.
Lehengo apirilaren 12an jokatu zen txapelketa, Gasteizen. Arrizabalagak 13 urte baino ez ditu eta etorkizun oparoa du aurretik lana eta diziplina handia exijitzen duen kirolean.