Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Politika

Plenoak indarkeria matxistaren kontrako protokoloa onartu du aho batez

Etxebizitza hutsen gaineko errekargua arautzen duen ordenantzaren moldaketa onartu dute gaur, epea malgutuz, denborak, etxebizitzaz aldatu behar dutenen kaltetan joko ez dezan

olatz mitxelena
Pasaia
2015/04/24
Hauteskundeetarako mahaien zozketa egin dute gaurko plenoan

Hauteskundeetarako mahaien zozketa egin dute gaurko plenoan

Adostasuna lortu dute gaur goizeko plenoan izan diren talde guztiek gai zerrendako bi puntutan. Aho batez onartu dute indarkeria matxista kasuetan ekiteko protokoloa. Eskualdeko udalerri guztietan landu dute protokolo bera, jokabidea, hala behar izatekotan, berbera izan dadin kasu guztietan. Denon adostasuna eragin duen bigarren gaia, EAJren mozioaren harira eztabaidatutakoa izan da. Udalerria pintaketekin, pankarta eta kartelekin zikina dagoela argudiatuta, panel informatiboak ezartzea eskatzen zuen mozioa eraman du plenora EAJk. Gogor erantzun die EH Bilduk EAJren zinegotzi Erik Riosek emandako argudioei, eta kritiko agertu da baita ere Ezker Anitzako Xabier Pombo. Honek, mozio alternatiboa aurkeztu du hasiera  batean, gaia arautzeko eskatuz, baina oso bestelako argudioak erabilita. Azkenik, ordea, testu alternatiboa adostu dute EH Bilduk eta Ezker Anitzak, eta horixe izan da azkenik talde guztiek bere egin dutena, aho batez onartuta. Akordio horren arabera, gobernu taldeak Pasaiako lau barrutietan hainbat panel jartzeko konpromisoa bere gain hartu du, udalaren informazioa bertan jarri zein gainontzeko eragile eta elkarteen informazioa zabaltzeko toki gisa. Informazio gune horiek non kokatu eta zer nolako euskarria eman, herritarrekin batera erabakiko dute. Panelen erabilera herriko eragileekin adostuko da, eta herriko eragile sozial eta kulturalek lehentasuna izango dute horiek erabiltzeko orduan. Herriko eragileentzat erabilera doakoa izatea adostu dute. Araudi aldaketa Etxebizitza hutsen gaineko errekarguak gaur ere eman du zeresanik. Ordenantzak orain arte jasotzen zituen epeak luzatzea erabaki dute, beti ere, etxebizitza berria erosten duten pertsonen kaltetan joka ez dezan. Ordenantza bizilekua aldatu  behar duten familien kaltetarako izan ez dadin aldatu dute araua, izan ere, horixe bera gertatu baitzaie San Pedron, Velascon etxea erosi duten askori. Etxearen erosketa sinatu zutenetik hara bizitzera joan diren arte denbora dezente igaro denez, legez, errekargua ordaintzea zegokien. Araua moldatuta, berriz, ez dute ordaindu beharrik izango.  
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.