Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Ingurumena

Aberastasuna, jasota

Aranzadi Zientzia Elkarteak Jaizkibelen balioak era zientifikoan lantzen dituen argitalpena egin du.

Urko Etxebeste Petrirena
Oarsoaldea
2015/04/27
Geoforma esanguratsuak daude Jaizkibelen Aranzadiren ustez, beste inon ez daudenak.

Geoforma esanguratsuak daude Jaizkibelen Aranzadiren ustez, beste inon ez daudenak.

Lan zientifikoa da, horrek dakarren zehaztasun mailarekin. Jaizkibel mendia du oinarrian, eta bokazio zehatza du: mendia kontserbatzeko eta hurrengo belaunaldiei Jaizkibelek duen ondarea transmititzeko konpromisoa. Aranzadi Zientzia Elkartearen Revisión sobre el patrimonio natural de la montaña Jaizkibel dibulgazio lanean ehunkada erdi zientifikoren lanak bildu dituzte, zehaztasunetik ingurumenaren babesera jauzi egiteko. Zeregin horretan mugarritzat eman dute auzolanean egindako lana. Aurreko astean aurkeztu zuten liburua. Bertan izan ziren Aranzadiko kideak, eta Jaizkibelen mapa zatikatzen duten udalerrietako ordezkari politikoak, Pasaiakoak, Lezokoak eta Hondarribikoak. Eta liburuaren xehetasunetara sartu baino lehen, mezu garbia zabaldu zuten: mendia babestu behar dela, eta hori egiteko urratsa itsas erreserba bat bertan egitea erabat «premiazkoa» dela; «azkenean, borondate kontua da soilik hori, erakundeen borondatea». Liburuak horretan lagun dezakeela uste dute hori egiteko jardunean egon diren guztiek. Gizarte aurreratuen zutabe nagusienetakoa zientzialarien ezagutza partekatzea omen da. Eta herritarrek zientzialarien xehetasunak jaso eta horiek aplikatzeko duten borondatezko ekinbideek, politikoen artean arau izan behar dute Aranzadiren ustez, «Jaizkibelen kasuan, ingurune naturala kontserbatzeko eta garapen iraunkorreko politikak abian jartzeko baliagarri izan beharko luke lanak», esan du Juantxo Agirre Mauleon Aranzadiko idazkari nagusiak. Hiru atal nagusi ditu lanak. Geologia, itsas eremua eta lur eremua aztertuta daude horietan.
Zehaztasunetik ingurumenaren babesera jauzi egiteko lana egin dute Erakundeetara bidali dute liburua, jakin dezaten zein balio dituen mendiak
2012an, Lezon abiapuntu 2012ko azaroan Jaizkibelen gaineko sinposioa egin zuten Lezon. Topaketa horien helburua izan zen mendiaren natura eta kultura ondarearen balioari buruzko ezagutza zientifikoa aurkeztea. Aranzadiren monografikoa bertan esandakoen eta azaldutakoen bilduma da; lehenengoz, mendiko natur ondareari buruzko ezagutza zientifiko guztia biltzen du bi urte eta erdiko garapena izan duen lanak. Baina garapen horrek segida izan behar du. Hala uste du Agirre Mauleonek: «Ikerketa gehiago bultzatzeko baliagarri izango dela espero dut monografiko hau». Zentzu horretan, Lezoko Udala egiten ari den ingurumen lana aitortu zuen Aranzadiko kideak. Sorpresaz beteriko altxorra. Hori da Jaizkibel Aranzadiko kideentzat nahiz mendiaren inguruko udalerrietako agintarientzat. «Hori sozializatu behar da. Bide horretan doa liburua», esan zuen aurreko asteko aurkezpenean Amaia Agirregabiria Pasaiako alkateak, «itsaslabarra babestea ezinbestekoa da. Eraso saiakerak hor daude». Zentzu horretan hitz egin du Juan Arizaga liburuaren editoreak: «Interes askogatik, askoren jo puntuan egon da, eta dago, Jaizkibel. 2012an egindako gogoetetatik sortutako liburua da Revisión sobre el patrimonio natural de la montaña Jaizkibel. Zehatza da, ez dira bildu mendiaren gainean dauden lan guzti-guztiak, baina osoa da. Orain arte, hainbeste gai aztertzen dituen lanik ez da egin».
Faunaren analisia, baita hegaztiena ere, egin dute liburuan.

Faunaren analisia, baita hegaztiena ere, egin dute liburuan.

Hiru atalak Europan ia bakarrak diren egitura geologikoak daudela Jaizkibelen esan du Juan Arizaga Aranzadiko kideak, «horiek era objektiboan azaltzen, eta duten balioa aztertzen saiatu gara». Itsas eremuari dagokionez, Arizagaren arabera aberatsa da mendiaren ingurua, ornogabeen populazio iraunkorragatik batez ere, eta joan-etorrian dabiltzan zetazeoen presentziagatik —babesean dauden hainbat zetazeo espezie Jaizkibel inguruan egoten dira—. Eta lur eremuan, flora — interes bereziko hainbat espezie daude kostaldeko mendian— eta fauna —ornodudak, hegaztiak batez ere— arloak xehetu dituzte liburuaren barruan bildu dituzten ikertzaileen dokumentuen bitartez. Azterketa horiek mahai gainean, mendiaren inguruan, Euskal Herrian eta Europa mailan fauna eta flora horrek duen garrantziaren gaineko irakurketa egin dute ikerlanean parte hartu duten zientifikoek, konparazioak ateraz antzeko eremuekin. Arizagaren hitzetan, atera den ondorioa honakoa izan da: «Jaizkibelen daudenak ezagutarazi eta babestu behar dira. Badago lana egiteko oraindik, baina urrats sendoa da liburua». Lan ikusezina Aranzadiko kideek esan dutenez, ikusezina den lan handia dago liburuaren atzean. Baina horrek jarraitzen duela jakinarazi du zientzia elkarteak, «eta liburu hau bezala, egiten ditugun ikerketa guztiak zabaltzea da gure asmoa. Monografiko hau Espainiako Gobernuari, Jaurlaritzari, Europako Batasunari eta bestelako erakundeei bidaliko diegu. Erregistro bidez jasota edukiko dute liburua, hau da, jakingo dute zein balio dituen Jaizkibelek». ‘Jaizkibel amaharri’-ren osagarri Jaizkibel Amaharri iniziatibak Jaizkibeli buruzko dibulgazio liburua argitaratu zuen 2013ko abenduan; Aranzadikoaren osagarri da, zentzu berean doaz, bakoitza bere edukiekin. Iniziatiba horretan «Jaizkibelen maitaleak» daudela adierazi dute bertako partaideek, eta  liburuan, bederatzi egilek eta 41 argazkilarik maitasun hori mamiz bete zuten.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.