Omenduak, dantzariei so, goizeko ikuskizuna bukatzear zeka
[nggallery id=41]Atzo egin zuten Lizeo Eguna, Pasaia-Lezo Lizeoaren hezkuntza komunitatearen eguna. Ohi bezala, goizean ospakizuna egin zuten Donibaneko kiroldegian, ondoren bazkaria Donibaneko egoitza nagusian, dantzari tartea uzteko egunaren hondarrean.
Goizeko ikuskizunean HH, LH eta DBHko ikasleek parte hartu zuten: jendez lepo zegoen kiroldegia. Euskara gai izan zuen dantza oinarrian izan zuen erakustaldiak, hizkuntza loretzat hartuz: loreak bezala euskara zaindu behar dela, sortzen diren oztopoei aurre egin behar zaiela, kimu berrien loratzea eta antzekoak irudikatu zituzten ikasleek.
Festak, emozioei eman zien txanda segidan. Izan ere, 1979ko belaunaldia omendu zuten, Batxilergoko Bigarren Mailakoei —aurten ikastolan egindako zikloa bukatuko dute— gorazarre egin zieten, eta aldi berean, erretiroa berriki hartu edo hartuko duten langileei aitortza egin zieten. Maialen Fernandez martxoan zendu zen ikaslea ere izan zuten gogoan kiroldegian, haren gelakideek kantaturiko bertsoaren bidez.
Azken berriak
Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.
Hasi saioa HITZAkide gisa
Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.
HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA
Zure kontua ongi sortu da.
Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.