
Sagardo Eguna
Arrakastatsua. Halakoa izan da Sagardo Egunaren XXVII. aldia. Eguerdian hasita, eguraldia lagun bertako zein kanpotik etorritako ehunka lagunek egin zuten bat jaiarekin. Goiz partean Foru Plazan bildu ziren sagardozaleak, bertan izan baitziren postuak. Arratsaldean berriz, Zumardiak hartu zuen lekukoa eta bertan ere, hamarnaka lagun bildu ziren. Egun osoan zehar nagusi izan zen kale giroa, dultzaineroak, txitsulariak, trikitilariak, dantzariak… bazterrak alaitzen ibili ziren. Talogileek ere ez zuten hutsik egin sagardoaren festa handian.
[nggallery id=40]