San Juan eta Hibaika, trainerrilletan azkarrenak
Mutiletan San Juanek irabazi du larunbatean Urumean jokatutako Gipuzkoako Trainerilla Ligako lehen estropada; nesketan Hibaika izan da indartsuena.
Larunbatean hasi zen 2015ko Trainerillen Liga, Urumean jokatutako estropadan, eta arrosak indartsu daudela frogatu zuten. Senior Mailako estropada irabazi zuten sanjuandarrek. Sei ehunenekoen aldearekin helmugaratu zen Hondarribia, eta haien atzetik Getaria eta Kiriko, hurrenez hurren.
Emakumeen estropada, aldiz, Hibaikak irabazi zuen. San Juan bigarren izan zen, 26 segundora helmugaratuta, eta hirugarren Zumaia.
Gazteen mailan, azkenik, Getariak irabazi zuen estropada, eta Hibaika izan zen bigarren, bi segundora.