Fracking-a izpide Azmarrinek antolatutako hitzaldian
Jon Ander Arregi Fracking ez Gipuzkoa taldeko kideak emango du hitzaldia; Elorsoro kiroldegian izango da, bihar, hilak 29.
Gipuzkoan ere fracking ez! izenburupean, Euskal Herriko egoera eta fracking-ak dakartzan arriskuez kontzientziatzeko eta hausnartzeko hitzaldia antolatu du Azmarrin taldeak. Jon Ander Arregi Fracking ez Gipuzkoako kidea izango da hizlari eta ondoren solasaldi irekirako aukera ere egongo da.
Hitzaldia Elorsoro kiroldegiko aretoan izango da, bihar (hilak 29) 19:30ean. Aurretik, 19:00etan hasiko den ohiko udalbatzarrean, herriko hainbat taldek aurkeztutako mozioa izango da.
