Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Whatsapparen onurak eta arriskuak aztertu dituzte Lezo Herri Eskolako gurasoek

Zero Irain kanpainaren segida da whatsapparen gaineko hausnarketa eta eskolako Elkarbizitza Behatokiak antolatu ditu ekintzak

Ikerne Zarate Gartziarena
Lezo
2015/04/29
Kafe tertulia Lezo Herri Eskolan

Kafe tertulia Lezo Herri Eskolan

Kafearen bueltan egin zuten hitzordua atzo Lezo Herri Eskolako hainbat guraso, irakasle eta zuzendaritzako kideek. Irainik gabeko eremua nahi dute eskola, eta horretarako lanean dihardu Elkarbizitza Behatokiak. Iaz abiatu zuten Zero Irain kanpaina, eta aurten jarraipena eman izan nahi diote. Whatsappa erdigunean jarrita, aplikazio horrek dituen alde positiboak eta arriskutsuak aztertzen ari dira, eta gurasoena izan zen lehen saioa, atzo. Hogei bat gurasok egin zuten bat deialdiarekin eta tertulia giroan landu zuten gaia. Bi taldeetan banatu ziren lehenik eta sortzen diren zalantzetako batzuk erantzuten edo gutxienez aztertzen saiatu ziren. Galdera asko atera ziren bertan: Zein adin da egokia telefono adimentsua izateko, zortzi urtetik aurrera egokia al da? Lasaitasuna ematen al die gurasoei seme-alabek telefono adimentsua izateak? Egiten duen telefonoaren erabilera kontrolatu behar al da edo ez?… Hamaika galdera eta galderak bezain beste erantzun. Kontzientzia sortzea, ezinbestekoa Argi gelditu zen, kezka badagoela gurasoen artean. Baita ere, ezin direla gazteak errealitateatik eta egunerokotasunetik aparte utzi, gurasoetako batek esan zuen moduan, “telefonoak hor direlako, geroz eta zabalduagoa dagoelako horien erabilera, eta ezin dugulako ezikusiarena egin”. Kontzientzia sortzea da gakoa, “ezinbestekoa”. Horrekin ere bat etorri ziren kafe tertulian bildutakoak, “erabilera egokia eta ez egokiaren artean bereizten ikasi behar dutelako, horren gaineko kontzientzia sortu behar diegulako eta hori, gure lana da, gurasoena”. Erabilera kritikoa egin behar dutela beraz, haur eta nerabeek argi dute guraso horiek, ez bakarrik telefonoen eta horiek eskaintzen dituzten aplikazioen gainekoa, orohar, izaera kritikoa piztu behar zaiela uste dute.
Taldeetan hausnartzen

Taldeetan hausnartzen

Eremu intimoenetara ere heltzen da Garai batean, eztabaida izaterakoan eskolako jolastokian, edota lagunartean, eztabaida hori eremu horretan gelditzen zela ere nabarmendu zuten atzoko saioan guraso gehienek, eta izaera digitalak beste dimentsio bat hartzen duen zalantzarik ez dute: “Whatsappa eremu intimoenetara ere heltzen da. Zure seme-alaba lasai joan da gelara, lokartzeko asmotan. Bat batean whatsapparen  tonua entzun du, mezua jaso du. Watshapp taldetik kanporatu dute, eta ez daki zergatik ere. Hurrengo goizean lur jota azaldu da gosaltzera eta gurasoek ez dakigu zer gertatu den bitarte horretan. Lehen babes eremua zen etxea, baino interneta, harreman birtualak, eta aplikazio berrien harira izugarria da eremu guztietara heltzeko gaitasuna, eta baita intimoenetara ere”. Gogoeta horrek beste galdera ekarri zuen, telefonoa logelara eramaten utzi behar al zaie 12 urtetik beherako seme-alabei?. Ezezko borobila, bota zuen parte hartzen ari zen irakasleetako batek: “Gurasoak dira seme-alaben arduradun, babestu behar ditugu eta halako egoerak ekiditen irmoki jakin behar dugu”. Halakoak gertatzekotan berriz, haurrari egoerari aurre egiteko eta kudeatzeko tresnak eman behar zaizkiola, eta gurasoek ere izan behar dituztela argi adierazi zuten. Kontrolaren aldekoak ez Seme-alabek jaso eta bidaltzen dituzten mezuak kontrolatu behar ote dituzten gurasoek ere jarri zuten mahai gainean. Gehienek kontrolaren aurka azaldu ziren, bateren batek, kontrolatzen dituela alabak jasotako mezuak aitortu bazuen ere. Giltzarria konfidantza omen da, eta kontrolak aurrez aurre egiten omen du konfidantzarekin. Guraso eta irakasleek hasitako bidea lantzen jarraituko dute ikasleek kontzientzia hartzeko, eta eskola bera bezala, whatsappa ere irainik gabeko eremua izan dadin. Lezo Institutuko ikasleek gaur gaiaren gaineko antzezlana taularatuko dute Gezalan, Lehen Hezkuntzako seigarren mailako ikasleentzat. Kale hezitzaileekin batera landu dute antzezlana eta ondoren galdera erronda egingo dute. 15:45ean egingo dute saioa Gezalan.
Ikasleen lanak jasotzeko buzoia

Ikasleen lanak jasotzeko buzoia

Buzoia eskolan Lehen Hezkuntzako hirugarren eta laugarren mailako ikasleei berriz, bi esaldi atsegin idazteko eskatu dietela zaldu du antxon Alfarok, Lezo Herri Eskolako orientatzaileak. Batean, beraiek whatsapp bidez jaso nahiko luketen mezua idatzi beharko dute. Bestean, beraiek lagun bati bidaliko lioketena. Esaldiak idatzita eskola barruan dagoen buzoian sartu beharko dituzte, eta ondoren guraso talde batek kafe tertuliak emandako ondorioekin batera erakusketa antolatuko du datorren atseburuan, maiatzaren 9an, egingo duten eskolaren egunaren harira. Haur Hezkuntzako ikasleek berriz emotikonoak marraztuko dituzte, eta horiek ere erakusketan jarriko dituzte. Lehen Hezkuntzako 4. mailako ikasleak ere lanean ari dira gaiaren gainean, pankarta erraldoia egiten ari baitira jaiari begira. Egun horretan bertso saioa egingo dute 6. mailakoek berriz, eta whatsapparen erabilera arduratsuaz, aplikazioaren onurez eta arriskuez ariko dira.
Antxon Alfaro

Antxon Alfaro

Balorazio baikorra Gurasoen arteko saioa egin eta hurrengo egunean ekimenaren balorazio baikorra egin du Alfarok: “Hogei guraso aritu ziren atzo harreman birtualen gainean hitz egiten, eta garrantzitsua da inplikatzea eta halako ekimenak egitea”. Parte hartzearekin bezala, saioak emandakoarekin gustura azaldu da Alfaro. “Gai asko jarri ziren mahai gainean, kezka asko partekatu. Halakoak antolatzea garrantzitsua da eskola berarentzat, guraso eta ikasleentzat eta baita Lezo herriarentzat ere”. Helburua Lezo Herri Eskola eta baita ikasleen harreman birtualak ere irainik gabeko eremu izatea da, eta horretarako ezinbesteko jotzen du orientatzaileak ikasleak zein gurasoak kontzientziatzea.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.