Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kultura

44 artisauk erakutsiko dituzte euren sorkuntzak 37. Eskulangintza Azokan

Gaur arratsaldean zabaldu dute, eta igandera arte dago zabalik

Urko Etxebeste Petrirena
Errenteria-Orereta
2015/04/30
Aizko azokaren irudia

Aizko azokaren irudia

Gaur arratsaldean zabaldu dute, Errenteria-Oreretako Merkatuzar guneko Jose Luis Caso aretoan, 37. Euskal Herriko Eskulangintza Azoka. Igandera arte, 44 sortzaileren lanen aniztasun eta konplexutasunarekin gozatzeko aukera izango dute eskulanen maitaleek, nahiz bertara bisita egitea ohitura duten milaka herritarrek. Sortzaile horietatik gehienak gipuzkoarrak dira, 20. Gainerakoak Euskal Herriko beste herrialdeetakoak nahiz Espainiako Estatukoak dira. Eta lantzen dituzten materialen artean, denetik: zura, burdina eta metala, beira, buztina eta harria, ehuna, larrua, papera eta kartoia… Egindakoa erakusgai jartzen dute artisauek, baina ezinbesteko baldintza izaten da sortzaileek zuzenean azaltzea zer egiten duten, hau da, sormen prozesua ikusteko aukera izatea bisitariek. Ereintza Elkartearena da azoka antolatzearen ardura. Bide horretan Artiolaren, Gipuzkoako Foru Aldundiaren, Errenteriako Udalaren eta Kutxabanken babesa izan du. Hamazazpi berri Ereintzako kideek ez dute batere erraza izaten aukeratzea zein artisau gonbidatu Maiatzaren Lehenaren bueltan antolatzen den azokara. Baina hautaketa prozesua gogorra izan arren, garbi dute urtetik urtera berritasunak egon behar direla eskaintzan. Horren erakusle da, aurten, iazko edizioarekin alderatuta, herrian inoiz ere izan ez diren hamazazpi artisauk postua izango dutela. Are gehiago; 2013arekin alderatuta, 10 partaidek soilik errepikatuko dute. Kopuruak kopuru, artisauek gustuz egindako produktu esklusiboak saltzeko izaten dituzte, eta antolatzaileek animatu dituzte herritarrak egindako horiek ikusteaz gain, erostera, «horiek eskuratuz, erosleek euskal sektore profesional bat sustatuko dute, Euskal Herriaren balioekin loturiko jarduera bati eutsi nahi dion sektore bat, alegia». Ordutegia Gaur 16:30ean zabaldu ditu ateak azokak, 20:30era arte. Bihar, etzi eta etzidamu 11:00etatik 14:00etara, eta 16:30etik 20:30era egongo da zabalik azoka. 6.000 bisitari espero dituzte aurten, eta horien artean erosketa bonoak zozkatuko dira.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.