Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Politika

"Bi legegintzaldi behar izan dira 2003-2007 legegintzaldiko astakeriak konpondu eta zorrak egunean jartzeko"

Legegintzaldiko azken txanpara iristear, ohiko plenoa egin zuten atzo ilunabarrean.

eihartze aramendia
Oiartzun
2015/04/30
Apirileko ohiko plenoa, Oiartzun

Apirileko ohiko plenoa

Apirileko ohiko plenoa izan zen atzo eta behin akta onartuta, Aiora Perez de San Romanek oposizioari zuzendutako hitzak izan zituen, Plan Orokorraren inguruan: “2003-2007 legegintzaldian herriak aukeratu gabe alkate izan zenak egin zituen astakeriak konpontzeko bi legegintzaldi behar izan dira, baita zorrak egunean jartzeko ere”. Oiartzungo “kronika beltza” idatzi zuela esan zuen. “Gogorarazi behar dugu garai hartako liderra gaur egun epaiketetan dagoela”. Plenoak lau mozio aztertzearekin jarraitu zuen. Indarkeria matxistarena izan zen lehenengoa: udalak aho batez babesa adierazi zien azken hilabeteetan herrian erasotu dituzten emakumeei. Eider Mitxelena zinegotziak esan zuenez, “lanean jarraituko dugu Oiartzun eta Oarsoaldea bezala, baliabideak erabiltzen jarraituko dugu”. Presoen senideak deklaratzera deitu dituztela eta, gobernu taldeak babesa eman zieten senideei (EAJ abstenitu egin zen). Oiartzunen kasuan Joxean Etxeberriaren senideek dagoeneko jaso dute zitazioa. Senideek ez deklaratzera joateko erabakia hartu dute. Miren Irigoien zinegotziak hartu zuen hitza gai honen inguruan: “Ekinbide honen aurrean ezin dugu askorik egin, baina ahal dugun gutxia egingo dugu, senideen erabakia babesten dugu”. Eusko Jaurlaritzari eskaria ere luzatu zion Irigoienek: presoen senideei babes handiagoa ematea.
Kepa Olaizek hartu zuen hitza

Kepa Olaizek hartu zuen hitza

Horrez gain, Fracking ez! taldeak aurkeztutako mozioa landu zuten. Frackingik gabeko eremu izendatu zuten Oiartzun EH Bilduren aldeko botoekin (EAJ abstenitu egin zen). Zigor Goikoetxea zinegotziak azaldu zuenez, “frackinga hidrokarburoak lurretik ateratzea besterik ez da, baina eragina izugarria da”. Herrialde askotan (Frantzian, Herbehereetan…) prekauzioz debekatu egin dutela esan zuen eta Eusko Jaurlaritzako enpresa batek, berriz, bultzatu egiten duela gogorarazi zuen: “Zer pentsatua ematen du”. Kepa Olaiz Fracking ez! taldeko kideak hartu zuen hitza gero: “Baliabideak gutxitzen ari dira eta gai honek krisiaren ondoren garrantzia hartu du. Agintariek hartu duten bidea okerrena da. Izugarrizko teknika da erabiltzen dena eta ez dakigu kontrolatzen; garaia da bide hori uzteko. Gainera garestiena da. Laugarren mozioa Correoseko langileek aurkeztutakoa izan zen. Euren lan baldintzak izan ziren hizpide eta plenora bertaratu ziren Correoseko bi langileetako batek hitz egin zuen: “Zerbitzua gero eta eskasagoa da. Bajak eta oporrak ez dira kubritzen”. Bide horretatik, astearte eta ostegunetan (10:40etatik 11:00etara Doneztebe plazan) elkarretaratzeak egiten hasi direla jakinarazi zuen. EH Bilduk eta EAJk alde botoa eman zioten mozioari. Aurrerantzean, bestalde, udalak Euskal Herriaren irudi grafikoa erabiliko du paperkietan eta seinalitikan, horrela Udalbiltzaren proposamena kontuan hartuz. Trapada eremuko plan bereziaz hitz egin zuten ere atzoko udalbatzarrean. Hala, ahobatez, eremu horretako plan berezia onartu zuten. Espazio publikoa erabilera pribatura arautzeko ordenantzari behin-behineko onarpena eman zioten. Parte hartze prozesu bat irekiko dute orain, herritar eta tabernariekin adostasunera heltzeko asmoz. Apirileko protokolo gastuak 4.200 ingurukoak izan dira.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.