Hautaketa probak maiatzaren 16an izango dira, Trinxerpeko udal euskaltegian, 18:00etan.
Udalekuetan, maskarak egiten
Pasaiako udaleku irekietan begirale izan nahi dutenek datorren astetik aurrera izango dute izena emateko aukera. Astelehenean zabalduko dute izen-emate epea eta maiatzaren 13an itxiko dute.
Izena emateko baldintzak ondokoak dira: 18 urte izatea eta euskara jakitea. Hautagaiek proba bat egin beharko dute eta hautaketa-sistemaren irizpideen araberako merituak baloratuko dizkiete. Era berean, Gazteria Departamentuak jakinarazi du hautaketa-prozesuaren ondorioz sortuko den zerrenda beste egitarau edo behar batzuetarako erabili ahal izango duela.
Hautaketa-probak Urtxintxa Atsedenaldiko Hezitzaileen Eskolak egingo ditu maiatzaren 16ean, ostiralean, Trintxerpeko Euskadi etorbideko 61ean dagoen Udal Euskaltegian, 18:00etan.
Ikastaroa, derrigorrezkoa
Hautatuek ikastaro bat egin beharko dute lanean hasi aurretik, udalekuetarako beharrezkoak izango dituzten programazio ereduez, metodo pedagogikoez, eta bestelako hezkuntza gaiez gutxieneko prestakuntza izan dezaten. Ikastaroa ekainaren 5ean eta 6an izango da. Udalekuetan lan egin ahal izateko derrigorrezkoa da ikastaroan parte hartzea.
Interesdunek Trintxerpeko Euskadi Etorbideko 61ean -Udal Euskaltegiaren ondoan- dagoen Gazteria Departamentura jo behar dute izena ematera. Informazio gehiago,
udalaren webgunean lor daiteke, baita
Gazteria Departamentura idatzita ere, edota 943 004 330 telefono zenbakira deituta.