Eboluzioa: dinosauroetatik hegaztietara izenburua du Luberri Ikasgune geologikoak argitara atera duen liburuak. Gazteei zuzendutako liburua da eta "hizkuntza egoki batean dago idatzita eta termino sinpleagoak erabili" direla azaldu dute egileek.

‘Eboluzioa: dinosauroetatik hegaztietara’
Eboluzioa: dinosauroetatik hegaztietara izenburua du Luberri Ikasgune geologikoak argitara atera duen liburuak. Gazteei zuzendutako liburua da eta “hizkuntza egoki batean dago idatzita eta termino sinpleagoak erabili” direla azaldu dute egileek.
Hasiera batean zenbait kontzeptu argitzen dira liburuan: Darwinismoa, Hautespen Naturala eta Eboluzioa adibidez, eta ondoren dinosauroen adar batetik hegaztiak eratorriko liratekeen teoriaren zenbait susmo esplikatzen dira.
Argitalpen hau eratzearen ideia, Luberriren 10. urteurrena ospatzeko prestatutako erakusketan jaio zen: “Erakusketaren bisita gidatuetan gai honi buruz ezjakintasun handia zegoela igarri, eta zer edo zer egitea erabaki genuen. Aipatu bezala, azalpenak oso argiak dira eta testuarekin batera ilustrazio eta argazki asko aurkituko dituzue. Era berean, iragana, oraina eta geroaren artean konparaketa bat egiten da”.

Liburua barrutik
Luberriren helburu nagusia Lurraren Zientzien dibulgazioa da, eta nahiz eta jende guztiari zuzendu, gazte eta haurrez arduratzen da bereziki.