Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Ile-apaindegietan ere, euskaraz

Euskararen erabilera ile-apaindegietan sustatuko du Oarsoaldeko Euskara Batzordeak

Erik Gartzia Egaña
Errenteria-Orereta,Lezo,Oiartzun,Pasaia
2015/05/04
Orain dela bost urtetik, euskararen erabilera gremio batean sustatzen du Oarsoaldeko Euskara Batzordeak. Okindegi, harategi, arrandegi eta barazki zein fruta dendetan ahalegina egin ondoren, ile-apaindegien sektorearen txanda izango da aurten. Gaur goizean egin dute kanpainaren aurkezpena, Errenteria-Oreretako Itziar Alvarez ile-apaindegian. Bertan izan dira eskualdeko euskara zinegotziak zein merkatari elkarteen ordezkariak. Errenteriako Euskara zinegotzi Irune Balentziagak azaldu duenez, urtero hainbat komunikazio ekintza egiten dituzte euskara sustatzeko, hala nola, esku-orrien, katalogoen edo gutunen banaketa. Gainera, euskara teknikariek ere laguntzen diete merkatari zein ostalariei. Pasaiako zinegotzi Migel Mari Torreak aurtengo ekintzak zerrendatu ditu. Horrela, euskarazko zerbitzuaren berri emateko marko bat banatuko dute ile-apaindegietan. Gainera, irratietan kuñak sartuko dituzte, Kimetz ile-apaindegiko Jabier Jauregiren ahotsarekin. Gainera, udazkenean zozketa bat egin dutela iragarri du, ilea apaintzeko produktuen euskarazko izena papertxo batean jarriz. Irabazleak ehun euroko bonoa izango du orrazkera berria egiteko. Oraingoz, Pasaian hemeretzi establezimendu batu dira, Oiartzunen hamalau, Lezon zortzi eta Errenteria-Oreretan hemeretzi (62ren erantzuna jaso behar dute).
Ile-apaindegietan euskara sustatuko dute

Ile-apaindegietan euskara sustatuko dute

Ile-apaindegietan euskara sustatzeaz gain, udalerrietako eremu konkretuetan lanketa abiaraziko dute Irati Etxebeste Oiartzungo zinegotziak adierazi duenez, Errenteria-Oreretan Biteri kalean eta Beraun auzoan, Lezoko Zubitxo kalean eta Oiartzungo Mamut merkataritza zentroan egingo dute lan espezifikoa. Etxebestek azaldu duenez, hiru fasetan jorratuko dute gaia. Lehenik eta behin, diagnosia egingo dute, eta kanpoaldeko errotulazioa zein kalera begirako oharrak euskaratzeko ahalegina egingo dute. Bigarrenik, establezimendu barruan bezeroei begirako idatzi, ohar eta beste elementuak euskaratzea. Azkenik, langileentzako dituzten idatzi eta elementuak euskarara pasatzea ahalbidetuko dute. Mikel Arruti Lezoko zinegotziaren arabera, kanpaina “hizkuntza paisaia euskaratzeko” abiaraziko dute. “Euskararekiko begirunez egiten dugu, eta lehen hitza euskaraz izatearen garrantzia nabarmendu nahi dugu”, gaineratu du. Azkenik, Oskar Zapirain Oiartzungo Iturri merkatari elkarteko kideak adierazi du euskarak “kalitate handiagoa” ematen diola zerbitzuari, eta merkatariak animatu ditu kanpainan parte hartzera.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.