Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Lanean ere, euskaraz

‘Euskara Plus’ proiektua hasiko dute Errenteria-Oreretan, Iniziatiba aitzindaria izango da

Erik Gartzia Egaña
Errenteria-Orereta
2015/05/04
Petra Elser eta Irune Balentziaga, Euskara Plus-en aurkezpen ekitaldian.

Petra Elser eta Irune Balentziaga, Euskara Plus-en aurkezpen ekitaldian.

Euskarak lan merkatuan presentzia murritza duela ageriko zerbait da. Horregatik sustatu eta indartzen ari dira Euskal Herriko jatorrizko hizkuntzaren presentzia Bai Euskarari bezalako zigiluekin, edo enpresek eurek dituzten euskara planekin. Lan munduan euskaraz komunikatzeko gaitasuna areagotzeko asmoz, urrats bat egingo dute Errenteria-Oreretan: Euskara Plus egitasmoa abiaraziko dute. Aitzindaria izango da udalerria, Hernanirekin batera, egitasmo hori martxan jartzen. Banaiz Bagara elkarteak antolatu ditu lan mundua eta euskara gerturatzeko ikastaroak, Oarsoaldea Garapen Agentzia eta Errenteriako Udalaren laguntzarekin. Azken erakunde horren Euskara zinegotzi ordezkariak, Irune Balentziagak, azaldu du bertan jaiotako zein kanpotik etorritakoei zuzenduta dagoela egitasmoa. Euskara euren lan inguruan erabiltzera ohituta ez daudenak izan behar dute denek, nahiz eta hizkuntzaren ezagutza izan. Bi helburu daudela zehaztu du Balentziagak. Alde batetik, langileen eta lana bilatzen ari direnen komunikazio gaitasunak hobetu nahi dituzte. Bestetik, enplegatzaile euskaldunei euskara erabiltzeko gaitasuna duten langileak eskaintzea. Ikastaro trinkoa Banaiz Bagarako Petra Elserrek zerrendatu ditu egitasmoaren gakoak. Lehenik eta behin, gogorarazi du elkarteak hiru urte daramatzala, hainbat arlotan, udalerrian lanean. Horrela, lau zatitan bereiztu dute egitasmoa. Lehenengo atala langabe eta langileentzako izango da. Lehen fase batean, hogei orduko iraupena izango duen ikastaro trinkoa egingo dute Udal Euskaltegian —beste toki batzuetan egitea ere aurreikusi dute—, eta taldeetako parte hartzaileen kopurua sei lagunekoa izango da gehienez. «Trinkoa eta pertsonalizatua» izango da egingo duten lana, eta horrez gain, lana bilatzen lagunduko dute. Elserrek zehaztu duenez, egoera errealen antzekoak landuko dituzte. Adibide bat jarri du: «Komertzio batean zein hizkuntzatan atenditu beharko litzatekeen irudikatuko dugu, eta nola eduki jarrera positibo bat, uler dezaten. Sentsazio onak sortzea da helburua». Merkataritza edota ostalaritzaz gain, pertsonen zaintzan edo industrian aritzen direnei zuzenduko dizkiete ikastaroak. Oraindik «hizkuntza kontzientziazioa» falta dela sumatzen du Elserrek. Pasa den igandeko gertakizun bat gogorazi zuen: «Gaizka Garitanok Almerian egin zuena, adibidez, ez dago hain zabaldua. Gure xedea da jendeari, euskaraz zuzentzean, bera erasotua ez sentitzea. Kontzientziazio hori landu nahi dugu».
Bertan jaiotakoei edo kanpotik etorritakoei zuzenduko dizkiete ikastaroak Merkataritza, zaintza edo industriako egoerak irudikatuko dituzte Hilaren 6ra arte eman daiteke izena, udaletxean edo Oarsoaldean
Horretarako, jarrera zein oinarrizko hiztegia landuko dituzte, eta hizkuntza gutxi menperatzen dutenak motibatu. Kasu horretan, hizkuntza ikasten ari direnei edo duela gutxi ikasi dutenei, bakoitzak bere buruarekin izan ditzakeen segurtasun arazoak gainditzen lagunduko diete. Lantokia «etengabeko ikasleku» izaten ikasiko dute. Gainontzeko atalak Enplegatuentzako edo langabeentzako atalaz gain, enplegatzaileentzako zatia ere aurreikusi du  egitasmoak. Horrela, euskara baloratzen duten enplegatzaileen datu base bat sortuko dute. Gainera, aniztasuna «balore garrantzitsua» dela iritzi dute, eta euskararen erabilerarekin batera, lan munduan balio erantsia dela. Jarraipen tailerra izango da hirugarren atala. Horrela, ikastaroetan urtean bi aldiz parte hartzen dutenei tailer mota horretan parte hartzeko aukera emango diete. Asmoa ez da ikastaro soil batean geratzea. Horrela, laugarren atal gisa, sare bat osatu nahi dute, parte hartu duen orori bertan egoteko aukera emanaz. Hilabete honetan bertan abiaraziko duten webgune bat jarraitzeko aukera izango dute, baita buletin edota saretze eta motibatze ekitaldietan parte hartzeko aukera ere. Izena emateko epea pasa den apirilaren 20an hasi zen, eta hilaren 6an bukatuko da. Honez gero, 34 lagunetik gora dira egitasmoetan parte hartuko dutenak, eta lehenengo taldeak sortu dituzte. Horiek jada pasatu dira  izena ematera  udaletxeko Euskara Departamenduko bulegoetatik —09:00etatik 14:00etara daude irekita— edo Oarsoaldeko Enplegu Zentrotik (Olibet auzoa, 6, behea; 09:00etatik 14:00etara). Eskakizun bakarra egiten du Banaiz Bagara elkarteak, Euskara Plus egitasmoan parte hartzeko: ikasteko gogoa izatea eta erronkak gustuko izatea.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.