Larunbateko estropada neskek irabazi zuten eta baita Gazte Mailakoek ere; senior mutilek, berriz, atzo irabazi zuten.
Trainerilla Ligako bigarren eta hirugarren jardunaldiak jokatu dira Pasaian asteburuan, Pasai Donibane Koxtapek antolatuta. Sanjuandarrak indartsu daudela frogatu ahal izan dute etxeko estropadetan.
Larunbatean nesken trainerillak lortu zuen estropada irabaztea, eta mutil seniorrek, aldiz, bigarren postuarekin konformatu behar izan zuten, Hondarribiaren atzetik. Gazteen Mailako estropada ere San Juanek irabazi zuen larunbatean eta Hibaikako trainerilla hirugarren postuan helmugaratu zen. Hibaikako neskak, hirugarren izan ziren larunbatean.

San Juan, trainerilletan
Igandean, seniorretan, San Juango mutilek irabazi zuten, eta Hondarribia izan zen bigarren. Nesketan berriz, zumaiarrak irabazi zuten, eta sanjuandarrak izan ziren bigarrenak. Hibaika berriz, laugarren postuan iritsi zen helmugara, Orioren atzetik. Aitzitik, Gazteen Mailako estropada, atzo, Hibaikak irabazi zuen; Getaria izan zen bigarren eta hirugarren San Juan.
Sailkapenak eta denborak
150503_San Juan
150502_San Juan