Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kultura

Kristalezko harribitxiak

XX. mendearen hasierakoak izan daitezkeen Pasaiako argazkiak topatu ditu Amagoia Piak Getariako artxiboan, kristalezko negatioboetan; paisaiak eta arraunlariak ageri dira kristaletan.

olatz mitxelena
Pasaia
2015/05/08
Amagoia Pia, Getariako udal artxiboan, Pasaiako irudia duen kristalezko negatiboa eskuan; XX. mende hasierako San Pedro ikus daiteke negatiboan.

Amagoia Pia, Getariako pleno aretoan, XX. mende hasierako Pasai San Pedroko irudia duen kristala eskuan

Inurri lana izaten da artxibozainarena, beti itzalpean egitekoa, iluna eta itxia, mamian aberatsa izanagatik ere, oihartzuna oso gutxitan lortzen duen horietakoa. Horretaz badaki zer edo zer Amagoia Piak. Artxiboak txukuntzen egiten du lan pasaitarrak, kultur zerbitzuak eskaintzen dituen Errenteria-Oreretako Ereiten enpresarentzat. Artxiboetan egin ohi duten lana itzalpetik atera nahian, denbora batetik hona, aurkikuntzen berri zabaltzen saiatzen dira, Ereitenen blogaren bidez, eta saiakera hori hasi da emaitzak ematen. Oihartzun dezentekoa lortu dute Piaren azken aurkikuntzek, tartean, Getariako udal artxibategian topatutako altxor grafikoarenak. Kristalezko hamahiru negatibo eta hogei bat fotograbatu aurkitu ditu han artxibozainak, horietatik asko Pasaian ateratako argazkiak. Haritik tiraka Piak kontatu duenez, Getariako artxiboan bazuten kristalezko negatiboen berri, eta hango teknikari baten eskutik jaso zituen hark. Getarian, baina, ez zekiten nongo irudiak ziren kristalezko negatiboetan jasotakoak. Materiala arakatzen hasi, eta ezusteko  galanta hartu zuen pasaitarrak. “Begiratu eta berehala konturatu nintzen Pasaiako argazkiak zirela”, gogoratu du Piak. Ereiteneko historialari David Zapiraini aurkikuntzaren berri eman eta honek berehala ekin zion lanari. Kristalak positibatu eta Ereitenen blogaren bidez aurkikuntzaren berri ematea erabaki zuten. Zapirainek blogan idatzitakoak berehalako oihartzuna izan zuen komunikabideetan. Handik gutxira emakume baten deia jaso zuten Ereitenen, argitaratutako artikulu bat irakurri ondoren, argazki horien inguruko informazioa eskainiz. «Donibaneko emakume batek deitu zigun esanaz hark argazki horien berri bazuela», kontatu du Piak. Emakume sanjuandarra —anonimatuan gorde nahi du bere izena— Getarian bizi da. Argazkiak Don Federico Olive Preitok ateratakoak direla kontatu du berak. “Emakume hark azaldu zigun nola 1910 urtearen inguruan edo, Madrilgo botikari bat Getariara joan zen bizitzera”. Lanbidez botikaria zen arren, Don Federico Olive Preitok argazkilaritza omen zuen pasio, eta beti ibiltzen omen zen argazki kamera eskuan. Botikaria ezkongabea zela, eta Getariako etxean alokairuan bizi zela kontatu du baita ere emakume sanjuandarrak. Botikaria hil zenean, 1949 urtean, bere Getariako etxea hustu eta traste guztiak botatzea erabaki zuten etxearen jabeek. Etxea husteko mandatua Jose Domingo eta Fermin Olaskoaga Roteta anaiei eman zieten, hain zuzen ere, testigantza eman duen emakumearen osabei. Haien bidez jaso du berak orain topatu dituzten kristalezko negatiboen berri. [nggallery id=44] Zabortegitik artxibategira Olaskoagatarrak zamalanetan aritzen zirela kontatu du haien ilobak, eta haiei egokitu zitzaiela botikariaren etxean zeuden traste guztiak gurdian bildu eta zabortegira eramatea. Zorionez, gurdian zegoena botatzen hasi zirenean konturatu ziren tartean argazki asko zeudela, eta material grafiko guztia artxibora eramatea erabaki zuten. Hala, esan daiteke, Olaskoagatarrei esker gorde dela urteetan orain ezagun egin den altxorra. Argazkiak zein datatan ateratakoak diren ezin da zehatz-mehatz esan, baina, hainbat zantzu daude XX. mende hasierakoak direla baieztatu ahal izateko. Argazki gehienetan paisaiak ageri dira, bokalearenak. David Zapirainek blogean idatzi duenez, Arandoko lanak, espigoiarenak, 1904koak dira, eta argazkietan haren arrastorik ez dago. Horra datu garrantzitsua. Arraunlariak ere erretratatu zituen Olivek, San Pedrokoak, bandera eta guzti. “Arraunlarietako batek Aita Manuel ematen du, baina Sanpedrotarra Arraun Elkartekoek ezetz diote, ez dela bera. Argazkia, haien ustez, 1906a baino lehenagokoa da”. Baina ezin zehatz-mehatz esan, Piak aitortu duenez. Data zehaztu ahal izateko  ikerlanak, ziurrenik, sakonagoa beharko luke. Hala ere, litekeena da irakurleen artetik norbaitek informazioa osatu ahal izatea. Horratx gonbita.

Amagoia Pia

“Niri pertsonalki, planoak asko gustatzen zaizkit”

Amagoia Pia, artxibozaina Zergatik eta nolatan ekin zenion artxiboetan lan egiteari? Nik arkeologia lanak egin nahi nituen eta nahi horrek bultzatuta Aranzadin hasi nintzen lanean. Han, gaur egun nire nagusi direnak ezagutu nituen. Dokumentalista bat behar zutela esan zidaten, hasiera batean pare bat hilabeterako. Ondoren enpresa sortu zuten, eta ordutik haiekin ari naiz lanean, oso gustura, eta arkeologia lanak erabat baztertuta. 2003az geroztik nago Ereitenen lanean, dokumentalista edo artxibozain gisa, tokatzen dena. Asteasu eta Villabonako artxiboetan era finkoan, eta horrez gain, batzuetan Getarian, besteetan Zegaman, Olaberrian… udalek kontratatzen dituzten zerbitzuen arabera, toki batetik bestera. Artxiboak txukundu bitartean topatu dituzun harribitxien artetik zeintzuk dituzu kuttunenak? Niri bereziki Asteasuko artxiboa gustatzen zait, emakumeen gaineko informazio asko dagoelako. Ez zait suertatu beste udal artxibo batzuetan emakumeei buruz hainbeste gauza topatzea. Besteak beste, zeresan handia eman duten bertsoak topatu dituzu han,ezta? 1816. urtean emakume batzuk botatako bertsoak dira, euskaraz idatzitakoak. XIX. mendearen hasieran ere emakumeek bertsoak botatzen zituztela jakitea garrantzitsua da, batez ere beti nabarmendu izan direlako gizon bertsolariak. Iraintzen duten bertsoak dira, auzi batean jasoak, eta emakume haien eguneroko bizimoduaren gaineko gauza piloa erakusten dutenak. Asteasuko artxiboak baditu auzi asko gordeta. Auzietan informazio asko gordetzen da, deskribapenak oso zehatzak izaten direlako, eta horrek informazio asko ematen du. Ikuspegi horretatik, Asteasuko artxiboa, oso aberatsa da. Hondarribiko artxiboan ere ari zara lanean. Bai, Hondarribian planoak digitalizatzen ari gara. Artxibo historikoan plano pilo bat dauzkate, oso ikusgarriak. Niri pertsonalki, planoak asko gustatzen zaizkit.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.