Kanpaina hasi eta hurrengo egunetan argitaratuko ditu Lezoko HITZAK elkarrizketa horiek

Ainhoa Zabalo (EH Bildu), Kepa Garbizu (EAJ) eta Jose Angel Sanchez (PSE-EE) Lezoko alkategaiak
Hilaren 24ko Udal eta Batzar Hauteskundetarako EH Bildu, EAJ eta PSE-EEko zerrendaburuekin elkarrizketak egin ditu Lezoko Hitzak. Lezorako dituzten proiektu eta lehentasunez, hondakinen bilketaz, eta herritarren parte hartzeaz duten iritzia eman dute Ainhoa Zabalo (EH Bildu), Kepa Garbizu (EAJ) eta Jose Angel Sanchez (PSE-EE) alkategaiek. Elkarrizketa horiek, datozen egunetan argitaratuko ditu LEZOKO HITZAK bere webgunean.