Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Puntu ilunik gabeko udalerria nahi dute Lezo

Gaxuxak Lezo erdialdean emakumeentzat arriskutsuak diren puntuak identifikatu ditu

Ikerne Zarate Gartziarena
Lezo
2015/05/08
Lezo Herri Eskolatik Txerrimuñora doan malda

Lezo Herri Eskolatik Txerrimuñora doan malda

Lezoko puntu ilunak identifikatu dituzte lehen aldiz eta Lezo emakumeen ikuspegitik proiektuan bilduta aurkeztu dituzte aste honetan bertan Kultura aretoan. Lezoko Gaxuxa Emakume taldea dago proiektuaren atzean, eta Emakunderen laguntzazein Murgibe erakundeko teknikarien aholkularitza izan du proiektua garatzeko garaian. Emakundek emakume taldeei begira hainbat ekimen burutzeko aukera ematen duela eta puntu ilunak identifikatzekoa horietako bat zela azaldu du Miren Ormazabal Gaxuxako batzordeko kideak: “Ideia ona iruditu zitzaigun udalerrian halako zer edo zer egitea, aurretik ez delako inoiz egin, eta horretara jarri ginen”. Otsailean Murgibeko bi teknikari izan ziren Gaxuxaren egoitzan eta bertan azaldu zieten bildutako lagunei prozedura. Kalera irten ziren ondoren, koadernoa, boligrafoa eta argazki kamara hartuta eta Lezo erdialdean emakumeentzat arriskutsuak diren espazioak identifikatzen hasi ziren. “Hasiera batean erdialdera mugatu gara, baina hurrengo urrats batean auzoetara jo nahi dugu. Altamira eta Lopenera hain zuzen ere”. Hamar puntu ilun Behaketa eginda, Lezoko erdialdean soilik, hamar puntu ilun detektatu ditu Gaxuxak. Txerrimuñotik Lezo Herri Eskolara doan bidea da puntuetako bat. Jende askok erabiltzen duela bide hori zehaztu du Ormazabalek, eta argiteria da arazoa bertan. “Gauez iluna da oso eta jende asko pasatzen da bertatik, kiroldegira joateko dela, edo inguruan dauden etxebizitzetara joateko dela. Bertan dagoen argi bakarra, Euskal Herria plazako farolak dira, beraz, ilun egoten da”. Lezotik Errenteriara doan bidea ere emakumeentzat arriskutsu gisa identifikatu dute proiektuaren barruan eta horri, Atzekoate, Oroitzene AEKra joateko dauden eskilerak, Markesane, biribilgune azpiko pasabideak, Bekoerrota kiroldegiaren atzeko aldea, Kaialdera igotzen diren eskilerak, eta Donibane bidean dauden etxe berriak gehitu behar zaizkio. Puntu ilun gehienek argiteriarekin dutela arazoa gaineratu du lezoarrak, «ez dago argi nahikorik eta iluntzen duenean horrek sortzen du arazoa».  Baina bestelakoak ere badaude eta horren adibide dira Urdaburu kalean dauden etxeak, «zutabeak dituzte behealdean eta zutabe horiek arrisku elementu bihurtzen dira emakumeontzat». Hainbat proiektu bideratuta Proiektuaren barruan informazio guztia bildu eta txostena egin dute ondoren Murgibeko teknikariek. Txosten hori orain udalaren eskutan dago. Izan ere, Gaxuxak puntu arriskutsu horiek zihur bilakatzeko esku hartzeko eskatu baitio udalari, «kasu gehienetan argi gehiago jartzea nahikoa litzateke, konponbidea ez da zaila beraz. Urdaburuko etxeen kasuan berriz, zailagoa da, etxearen egitura halakoa delako. Beste kasuetan ez du obra handirik egitea eskatzen». Izan ere gehien errepikatzen den arazoa omen da argiteriarena, kasu batzuetan ez dagoelako eta beste batzuetan egonik ere, ez delako nahikoa. Asteartean egindako aurkezpenean izan ziren udal ordezkariak, Ainhoa Zabalo alkatea, Mikel Arruti Euskara eta Kultura zinegotzia, eta Dami Muñoz Gizarte Zerbitzuetako teknikaria. Zabalok berak azaldu zien bertaratutakoei Lezo Herri Eskola eta Txerrimuño lotzen dituen maldan argiteria jartzeko proiektua onartuta dagoela eta lanak hastear. Biribilgune azpian dauden tunelei dagokienean ere lanean ari dela udala jakinarazi zien alkateak. Lezoko Udalak eta Gipuzkoako Foru aldundiak dute eskumena bertan. Biribilgune azpiko pasabideen arazoarekin batera, oinezkoentzat goialdeko pasabideak suposatzen duen arriskuaz ere mintzatu ziren eta bertan irteera egokiena aurkitzeko lanean ari dela udala jakinarazi zion Gaxuxari. Herritarrei deialdia Proiektuaren lehen fasearen barruan txostena Gaxuxako kideen artean zabalduko dute orain, eta nola erabaki ez badute ere, baita herritarren artean ere. Bigarren fasean berriz, Altamira eta Lopene inguruetara joko du Gaxuxak bertan diren puntu ilunak identifikatzera. Horren harira, deialdia egin die lezoar guztiei Gaxuxak, parte har dezaten “denon artean errazagoa izango dugu identifikatzea eta auzo horietako emakumeek bereziki hobeto ezagutuko dituzte bertan diren puntu arriskutsuak”. Ekimenarekin gustura azaldu da Ormazabal, “uste dut emaitza positiboa dela, eta beharrezkoa dela inoiz ez delako egin halakorik Lezon. Hala ere garrantzitsua iruditzen zait lezoarren inplikazioa”. Lanaren gaineko balorazio ona kalean
Arantzazu Portugal

Arantzazu Portugal

Lezoarra da Arantzazu Portugal Gorrotxategi, 32 urte ditu eta biribilgune azpiko pasabideak nahikoa arriskutsuak iruditzen zaizkiola esan dio HITZA-ri. “Ez dago argi nahikorik, eta gainera auto eta kamioi ugari pasatzen dira gainetik, beraz entzumen aldetik ere nahikoa delikatua iruditzen zait”. Gaxuxak egindako lanari ongi deritzo, “onerako da azkenean, baldin badakigu puntu ilun gisa definitu dutela, arreta handiagoa jarriko dugu emakumeok. Lagungarria da”. Altamira eta Lopene eremuak aztertzea bigarren fasean ongi iruditu zaio, bestalde, “auzo horiek aldentuta daude erdigunetik eta beharrezkoa da bertan ere aztertzea zein gune arriskutsu dauden”.      
Eneritz Olaizola

Eneritz Olaizola

Eneritz Olaizolak 21 urte ditu eta Lezokoa da Portugal bezala. Berari ere arriskutsuak iruditzen zaizkio biribilgune azpiko pasabideak, “gauez batez ere. Ilunak dira, batzuetan ez da nahikoa argirik izatean eta Errenteriara zoazela edo bueltan zatozela beldur apur bat ematen du”. Gaxuxaren azterketak “prebentziorako” balio duela argi du Olaizolak, “eta hori oso garrantzitsua da, askotan gauzak gertatu ostean jabetzen garelako eta aurrea hartzea oso garrantzitsua iruditzen zait”. [nggallery id=43]
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.