Errenteria-Oreretako txoko guztietan sumatu da musika gaur. Musikaldiak aurreikusten zuen hori gertatuko zela, baina Euskal Herriko musika eskolen festak aurreikuspenak txiki utzi ditu: 3.000 musikari herritik zehar ikustea gogoratzekoa izan da. Goizean saioak egin dituzte, era guztietakoak eta erdialdeko plaza guztietan, eta arratsaldean jarduerak errepikatzekoak dira, batez ere herriko taldeek.
Tonuan jarri. Hori da Musikaldiaren aurtengo leloa. Errenteria Musikal Dantza eta Musika Eskolak lan handia hartu du beregain dena ondo atera zedin, eta hala izaten ari da. Goizeko harrera ekitaldiarekin batera —bertan izan dira udaleko, Jaurlaritzako, Euskal Herriko Musika Eskolen elkarteko nahiz Errenteria Musikaleko ordezkariak— hasi dira saioak, baina hasierako ekitaldian Eresbili ohore egin dio Musikaldiak: Jon Bagues Eresbileko kideari Euskal Herriko Musika Eskolen Elkarteko Ohorezko Kidearen Errekonozimendua eman diote.
Handik aurrera, esan bezala, denetik. Ondoko argazki galeria eta bideoa goizean zehar izan direnenak dira.
[nggallery id=46]
Azken berriak
Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.
Hasi saioa HITZAkide gisa
Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.
HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA
Zure kontua ongi sortu da.
Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.