Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Politika

EH Bildu: "Gardentasuna, hori da gure oinarria"

Oiartzungo EH Bildu-k hauteskunde kanpaina barruko ekitaldia egin du goizean.

eihartze aramendia
Oiartzun
2015/05/09
EH Bildu

EH Bilduren kanpaina barruko ekitaldia

Oiartzungo EH Bilduk hauteskunde kanpainako ekitaldi politikoa egin du gaur goizean. Ohiko mitinen aurretik, bertara hurbildu diren herritarrek eta zerrendakideek ideiak elkarbanatzeko aukera izan dute mokadutxo bat jaten zuten bitartean. Bi adarren doinuarekin bertaratutakoak bildu eta Joxean Agirre EH Bilduko kideak hartu du lehenik hitza. Orain lau urte atzera begira jarri da eta orduko egoera gogoratu du, legez kanpo egotearen arriskuan zeudela. “Oraingo panorama bestelakoa da, aldaketa haizeak jo dio Euskal Herriari eta asko guk eragina izan da. Kateak hausteko garaia da eta herritarrekin batera euskal bidea jorratu behar dugu”, adierazi du. Espainiak jarritako oztopoei EH Bilduk alternatibak proposatu dituela nabarmendu du; hala nola, lau alorretan egin ditu proposamenak: biktimak eta memoria alorrean, presoen alorrean, armagabetzean eta desmilitarizazioan. Era berean, EH Bilduk hainbat konpromiso hartu dituela esan du: “Gure esku dagoena jarriko dugu gatazkaren ondorioak eta arrazoiak aztertzeko eta ez ditugu besoak jaitsiko presoak etxera ekarri arte”. Bide horretatik, Oiartzungo preso Josune Balda eta Joxean Etxeberria izan ditu gogoan jendearen txalo artean. “Denak balio die aginte makila berreskuratzeko” EAJ ere izan du hizpide Agirrek: “Denak balio die aginte makila berreskuratzeko. EH Bildu instituzioetatik kanpo nahi dute eta horretan dabiltza Olano, Cano… Atzean indarra dute, hor dituzte Adegi eta El Diario Vasco, esaterako”. Andoni Ortuzarren hitzak ere gogora ekarri ditu: “PNVkoak errebeldeak zirela esan zuen Ortuzarrek; bai egia da, enkausatuta daude, hemen ongi ezagutzen duzuen Beramendiren antzera”. “Ez erlaxatu mesedez, herriz herri egin behar dugu ahalegina. Gipuzkoan goleada sartu behar dugu, herritarrak ahaldunduz egingo dugu Gipuzkoa”, adierazpenekin zuzendu da herritarrengana. “Gardentasuna” oinarri Dantzarien emanaldiaren ondoren, oraingo gobernu taldea eta hauteskundeetara aurkeztu den lantaldea aurreratu da. Jexux Leonet alkategaiak hartu du hitza. Orain arte egon den taldeari eskerrak eman dizkie “azaldu duten konpromisoagatik”; denen izenak jendearen txalo artean esan ditu. Krisi ekonomiko “larriak” proiektuak baldintzatzen baditu ere, gizarte politikak murrizketarik jasan ez dituela adierazi du, Oiartzunen zein Gipuzkoan. Parte hartze prozesuei ere garrantzia berezia aitortu die eta horren adibide gisa aurrekontuak dinamika horren bidez eztabaidatu direla jarri du. “Gardentasuna, hori da gure oinarria”, nabarmendu du. Herri programa ere herritarren parte hartzearekin osatu dela esan du, “500 ekarpen baino gehiago jaso ditugu”. Talde berria “ilusioarekin” datorrela azaldu du eta euren lehentasunak besteak beste enplegua eta etxebizitza izango direla, gizarte politika indartzen jarraitzearekin batera. “Kontsumo eredu berriak ere behar ditugu, nekazariei lagundu behar diegu, kontsumo taldeak sortu behar dira”. Eragile guztiekin lana, euskara, gardentasuna eta berdintasuna, horiek izango dira EH Bilduren alkategaiaren esanetan legegintzaldi berriko proiektuak. “Gatazkaren konponbideak salatzen jarraituko dugu. Oiartzun justu eta orekatua izango da oinarri, bidea elkarrekin egingo dugu”, hitzekin bukatu du mintzaldia. [nggallery id=45]
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.