Ostegunera bitartean, mendia protagonista duten ikus-entzunezkoak proiektatutako dituzte

Jaizkibel Mendi Taldekoak, Arabako lautadan
Gaur hasiko da Pasai Antxon
Jaizkibel Mendi Taldean urtero antolatzen duen mendi astea. Ostegunera bitartean, iluntzetan egunero izango dira ikus-entzunezkoen emanaldiak.
Mendia izaten da proiektatzen dituzten lan gehienetan protagonista, eta emanaldien ondoren, solasaldiak izaten dira ikus-entzunezkoen egileekin.
Emanaldi guziak kultur etxean izango dira, 20:00etatik aurrera, doan. Dokumentalez gain, kultur etxean bertan jarri duten argazki erakusketa bisitatzeko aukera izango da, aste osoan, 18:00etatik aurrera.
Egitaraua:
Gaur, hilak 11:
Arabako Lautada. Jaizkibel Mendizaleak por los caminos alaveses. Egilea: Jaizkibel M.T.
Bihar, hilak 12:
Kilimanjaro. Egileak: Elena eta Jabi.
Etzi, hilak 13:
Nao San Juan. Menditik Itsasora. Egilea: Mikel Leoz.
Etzidamu, hilak 14:
Un año en Bici por Asia. Egileak: Ainhoa Perez y Koldo Zubizarreta.