Hilaren 30ean manifestazioa deitu du Lezoko Sarek 'Giza eskubideak, konponbidea, bakea. Dispertsiorik ez' leloarekin.

Lezoko Sarek amnifestazioa deitu du hilaren 30erako
Presazkoa dela dispertsioarekin amaitzea, ezinbestekoa, giza eskubideetan, konponbidean eta bakean sustraitutako etorkizuna eraikitzeko esan du Lezoko Sarek. Agerraldia egin zuen sare herritarrak larunbatean dispertsio politikak euskal presoengan zein euren senideengan eragiten duen sufrimendua salatzeko, eta “zigor horrekin amaitzeko” manifestazio deialdia iragarri zuen. Hilaren 30ean izango da manifestazioa, eta isilik, dispertsioarekin amaitzeko eskatuko dute 12:30etan Lezoko Gurutze Santuaren plazan biltzen direnek
Giza eskubideak, konponbidea, bakea. Dispertsiorik ez lelopean.
Dispertsioarekin behin betiko bukatzea dela sare herritarraren helburuetako bat ere esan zuen agerraldian Sarek: “ideologia eta askotariko jatorritako herritarrak gara langintza honetara batu garenak. Giza eskubideetan, konponbidean eta bakean sustraitutako etorkizuna eraiki nahi dugu eta horretarako, presazkoa, ezinbestekoa da dispertsioarekin bukatzea”.
Hogeita hamar herritar baino gehiagoren babesa
Lezoko hogeita hamar herritarretik gora babestu dute dagoeneko Lezoko Sarek deitutako manifestazioa, eta sare herritarretik jakinarazi dutenez, oraindik ere atxikimendua emateko aukera dute egin ez dutenek: “Horretara animatu nahi ditugu lezoar guztiak, manifestazioarekin bat egin eta atxikimendua adieraztera”.
Euskal presoei Espainia eta Frantziako Estatuen zein nazioarteko legediaren aurkakoak diren neurriak ezartzen zaizkiela ekarri zuten gogora agerraldian: ” Presoa pretsona gisa suntsitzea ahalbidetzen duen isolamendu eta bakartze egoerak ezartzen zaizkie; gaixotasun larriak dituzten presoak ez dituzte kaleratzen; ezta 70 urtetik gorako edo zigorraren 3/4k eta 2/3k beteta dituztenak, bizi osorako zigorra eta espetxealdi luzapena ahalbidetzen duten lege eta egoerak,
perpetuite Frantziako Estatuan eta 40 urteko espetxealdia Espainaiko Estatuan”.
Lezotik 700 kilometrora
Jose Lorenzo Aiestaran
Fanekas ekarri zuten gogora agerraldian. Lezoko presoa Alacanteko (Espainia) Villena espetxean aurkitzen da, “Euskal Herritik 700 kilometrora. Politika horrekin presoen oinarrizko eskubideak bortxatzeaz gain, zigor gehigarria ezartzen zaie presoen senide eta lagunei, astebururo milaka kilometroko bidaia nekagarri eta arriskutsuak egitera kondenatuz maite dutenarekin 40 minutu eskaseko bisita egiteko”.
Lezoar guztiak deitu zituen Sarek 30eko manifestazioarekin bat egitera, “atxikimendua adierazita eta manifestazioan bertan parte hartuta”.
Manifestazioari babesa erakutsi dioten herritarrak
- Iraitz Ugalde
- Eneritz Arruti
- Izar arruti
- ainara Herrero
- Miren Ormazabal
- Lierni Lekuona
- Agustina Pontesta
- Edurne Lizarazu
- Patxi Intxaurrandieta
- Emilio Herrero
- Mertxe Pagaldai
- Maider Etxebeste
- Jesus Davoz
- Tolas
- Antton Ibarguren
- Lurdes Esnaola
- Garazi Lekuona
- Xabi Telletxea
- Manolo Varela
- Etor Regera
- Lander Zurutuza
- Joxan Giron
- Irautza Garmendia
- Mikel Arrizabalaga
- Gurutze Alberdi
- Asier Irastortza
- Deiene Ziganda
- Artzanegi Orbiso
- Jabi garmendia
- Lander Ziganda
- Asier Zabala
- Xabin Larrea
- Martxelo Saizar
- Iñigo Esnaola