Alos quartet
Lezoko Udaleko Kultura sailak antolatuta,
Alos Quartet soka laukoteak emanaldia egingo du Gezala auditorioan igandean. 1999. urtean sortu zuten Alos Quartet, Et Incarnatus kamera orkestraren barruan. Xabier Zeberio (biolina eta nyckelharpa), Fracisco Herrero (biolina eta biola), Lorena Nuñez (biola) eta Pello Ramirez (biolontxeloa eta akordeoia) musikariek osatzen dute laukotea.
Bi lan grabatu ditu Alos Quartet taldeak
K 2003. urtean eta
10 tanta 2009. urtean. Horrekin batera, Kepa Junkera, Oskorri, Los Piratas, Bide Ertzean, Ken7 eta Joserra Senperenarekin egin ditu kolaborazioak laukoteak.
Sarrerak salgai
Aurtengo Lesoinuren bigarren zatian kokatu behar da taldearen emanaldia, eta Eusko Jaurlaritzaren
Adi gure musikari 2015 egitasmoaren barruan txertatuta dagoenez, emanaldia diruz lagunduta dagoela jakinarazi du kultura sailak. Alos quartet laukotearen emanaldirako sarrerak ostiralera arte egongo dira salgai kultura aretoan. Igandean bertan ere izango da aukera erosteko, emanaldia hasi baino ordu erdi lehenago Gezalako leihatilan. Hitzordua 19:00etatik aurrera eta prezioa, 5 euro.