Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Politika

EAJ: "Garrantzitsuena pertsonak dira"

Hauteskunde kanpainako ekitaldi politikoa egin zuen atzo ilunabarrean EAJ alderdiak.

eihartze aramendia
Oiartzun
2015/05/13
Udaletxeko areto nagusian egin zuten ekitaldi politikoa

Udaletxeko areto nagusian egin zuten ekitaldi politikoa

Oiartzungo EAJk hauteskunde kanpainako ekitaldi politikoa egin zuen atzo ilunabarrean udaletxeko areto nagusian. Gora ta gora abestiarekin batera, denak zutik jarri eta abesten hasi ziren bertan bildu ziren hamarnaka jeltzale. Ramon Ezenarro Uri Buru Batzarrak hartu zuen hitza lehenik: “Udaletxera iristen direnek inposiziorik gabe agindu beharko lukete. EAJko taldeko denek helburu bera dute: Oiartzun. Ziur nago Oiartzunek erantzun egingo duela eta kudeaketa emango digutela, ez politika, kudeaketa baizik. Oiartzuarrek badakite ez diegula hutsik egingo”. Hitz horiek esanda, Segundo Garin alkategaiari utzi zion mikrofonoa. Garinek bere buruaren aurkezpena egin eta gero, zerrendakideak aurrean jarri zituzten eserlekuetan esertzera gonbidatu zituen. Zerrendakideek duten adin tarteei erreferentzia eginez, “belaunaldien elkartasuna garrantzitsua” dela adierazi zuen. “Garrantzitsuena ez da EAJ, ezta independentzia ere, garrantzitsuena pertsonak dira”, nabarmendu zuen alkategaiak. Oiartzunen “elkar ulermen zaila” dagoela eta “elkar ezagutza ere” zaila dela esan zuen: “Horri guztiari irtenbidea eman behar diogu. Gauza desagetsin asko gertatu zaizkigu. Herri bat denok bateratuta eraikitzen da”. Oiartzunen “estiloz aldatu” beharra dagoela adierazi zuen: “Ez da erraza izango, baina saiatuko gara”. Konpromisoak EAJk hartuko dituen konpromisoak azaldu zituen Garinek; hala, hamar konpromiso nabarmendu zituen. Lehenik eta behin udala “zabaldu” egin behar dela esan zuen: “Udala ezin da inoren morroi izan, herritarren zerbitzura jarri behar da”. Bakea eta bizikidetza alderdi jeltzalearen konpromisoetan ere sartzen da, euskararen presentzia bezala: “Erabilera sustatu behar dugu, ele bietako komunikazioa bermatuz. Hizkuntza bat komunikatzeko da, bakoitzak ikusiko du momentu bakoitzean zein hizkuntzatan sentitzen den eroso, inor ez da bortxatu behar”. Hiri planeamendua egokitzearen aldekoa da Oiartzungo EAJ, “Oiartzun jasangarria izan dadin. Kale garbiketarekin konpromisoa hartuko dutela adierazi zuen, “herri honek garbiketa behar duelako”. Petra Lekuona ere aipatu zuen: “Ondare bat da, zerbitzu ikaragarria”; plazak bultzatuko dituztela konprometitu zen. Ekipamenduak sortu eta hobetzea ere aipatu zuen, balizko kultur etxeari erreferentzia eginez: “Herrian Urkabe Baita eta Arizmendienea ditugu eta bietako batean kultur etxea eraikitzea gustatuko litzaidake”. Enplegu politika aktiboak bultzatu behar direla esan zuen eta bidegorriaren hobekuntza integrala egitera konprometitu zen: “Zein gutxi maitatua, zaindua eta garbitua den bidegorria. Herriaren ezaugarri bat da, berreskuratu egin behar dugu baina duintasunez”. Lehentasunak eta premiak azaldu zituen ondoren: “Giza konpromisoa izan behar dugu herritarrekin, zintzoa eta leiala. Ekonomia zaindu eta sustatu behar dugu eta errespetua indartu; izan ere, errespetua galdu dugu, pertsona da lehenengo eta gero dator alderdia, politika eta beste guztia. Solidaritatea adieraztea oso garrantzitsua da”. Garinek berak idatzitako hamar bertsorekin bukatu zuten ekitaldia, Xarmangarria zira doinuarekin. [nggallery id=50]
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.