Ekonomia jendartean oinarritua
Ekonomia soziala eta feminista izeneko hitzaldia antolatu dute Azmarrin eta Antiju Morik taldeek. Gaur izango da.
Ekonomia soziala eta feminista izeneko hitzaldia entzuteko aukera izango da gaur udaletxeko areto nagusian. Azmarrin eta Antiju Morik taldeek antolatutako saioa 19:00etan hasiko da. Arantza Fernandez Plaza eta Zaloa Perez REAS Euskadi eta Ekosolfem taldeko kideak arituko dira hizlari; beraien mintzaldia eta gero solasaldi irekirako aukera egongo da.
