LABek pibote hidraulikoak martxan nahi ditu
Udaltzainen erasoaren aurrean adierazpenak egin ditu sindikatu abertzaleak; Torreatze inguruan dauden trafiko arazoak konpontzeko bestelako neurriak har daitezen eskatu dute, besteak beste
LABek Ondartxora autoarekin sartzeko debekua bertan behera uzteko eskatu zuen atzo, udaltzainen erasoa salatzeko egin zen premiazko udalbatzarrean. Gerora, baina, bere jarrera argitu nahi izan du sindikatu abertzaleak, eta horretarako, zuzendutakoa adierazpena helarazi du hedabideetara. Aipatu adierazpenean, besteak beste, Torreatze inguruan trafikoa arautzeko sortu diren arazoak konpontze aldera, bestelako neurri osagarriak har daitezen eskatu dute, pibote hidraulikoak martxan jartzea kasu. Sindikatuaren ustez, piboteek arazoa konpontzen lagunduko lukete.