Monika eta Leire, Susanaren eta Lauraren kontra ariko dira, 18:30etik aurrera, Ibaiondon
Pala txapelketako partaide eta antolatzaileak
Sanferminen atarian antxotarrek urtero jokatzen duten pala txapelketak, aurten protagonista berriak ditu. Emakumeen pala txapelketa antolatu dute aurten lehen aldiz. Gaur arratsaldean jokatuko dute lehen partida, 18:30etik aurrera, Ibaiondo pilotaleku berrian.
Monika eta Leire, Susanaren eta Lauraren kontra ariko dira, nor baino nor. Gainontzeko partidak oraindik programatzeko dituzte, baina ziurra dena zera da, finala sanfermin jaiak hastear direla jokatuko dutela.