Asteburu honetan Gipuzkoako Herriarteko pala modalitatea lehiatzen hasiko da; lehen kanporaketan oiartzuarrei Andoain egokitu zaie.
Kanbo izan zuen kontrario Txostek joan den larunbatean
Asteburu honetan Gipuzkoako Herriarteko pala modalitatea lehiatzen hasiko da. Zortzi talde ariko dira: Oiartzun, Errenteria-Orereta, Andoain, Donostia, Olaberria, Deba, Ordizia eta Lazkao. Lehen kanporaketan oiartzuarrei Andoain egokitu zaie; hala, joaneko partidak Madalensoron izango da bihar (hilak 15), 21:00etan. Paleta larruz eta pala motzean ariko dira.
Joan den asteburuko emaitzak
Joan den larunbatean errebotean eta bote luzean aritu ziren Txostekoak. Errebotean Kanbo izan zuen kontrario eta 13-12 irabazi zuten oiartzuarrek. 8-12 galtzen joan eta gero, partidari buelta eman zioten. Kategori nazionalean lehenengo garaipena izan zuten.
Bote luzean, Zubietaren kontra jokatu zuten eta 8-4 galdu zuten. Pasaiako frontoi berriaren inaugurazio herrikoian egin zuten erakustaldia.