Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kultura

Itsas Mendik musika jardunaldiak aurkeztu ditu gaur

25 urte beteko dute musika jardunaldiek; urteurrena ospatzeko luxuzko egitaraua atondu dute.

olatz mitxelena
Pasaia
2015/05/14
musika jardunaldiak itsas mendi

Itsas Mendiko kideak, XXV. Musika Jardunaldien aurkezpenean

Zilarrezko ezteiak ospatzeko luxuzko musika emanaldiak izango dira maiatza eta ekaina bitartean Pasai Donibanen, kalean zein  San Joan Bautista bataiatzailearen elizan. Gaurko aurkezpenean gogorarazi dutenez, “musika bizitzeko eta musikaz gozatzeko xedearekin” sortu zituen musika jardunaldiak Itsas Mendi musika taldeak, 1990. urtean, eta urte hauetan guztietan orotariko musika estiloak erakutsi dituzte. Nabarmendu dutenez, xumeak izan ziren hastapenetako egitarauak,  baina urteek aurrera egin ahala Pasai Donibaneko musika jardunaldiek oihartzun handiagoa lortzen  joan dira. Musikari eta abeslari askok topatu dute Donibanen beren musika erakusteko plaza, baita abesbatzek eta askotariko musika taldeek ere.  Aurten hainbat musika estilo uztartu dituzte; txistu doinuak, musika korala, zein kamara musikak izango dute tarte egitarauan. Nabarmentzekoa, Donostiako Orfeoiak emango duen kontzertua. Antolatzaileek jakinarazi dutenez, bai txistulariek, eta baita abesbatzek ere egitarau bereziak landu dituzte Donibaneko kontzertuetarako. Logo eta irudi berriak Jardunaldien lehenengo irudi-ikurra Joseba Antxustegietxartek sortu zuen, eta azken urteotan, Juanba Berasategik landu ditu irudiak. Aurtengo kartelaren irudia ere Berasategirena da. Bien laguntza eskertu dute gaur antolatzaileek. Horrez gain, Migel Artolak, Jon Puyk eta Lucio Garciak urte guzti hauetan emandako laguntza eskertu dute. Egitaraua: Hilak 17, igandea: Mugarik gabeko txuntxuneroak. Hilak 23, larunbata Landarbaso Abesbatza. Hilak 30, larunbata: Donostiako Orfeoia. Hilak 31, igandea Itsas Mendi Txistulari Taldea. Ekainak 5, ostirala Ametsa Gazte Abesbatza. Ekainak 7, igandea Konstantzia Musika Banda.      
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.