Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Pirata bihurtuko dira lezoarrak hiru egunez, Zabarrerekin

Zabarreren etorrerarekin jai giroan murgilduko dira lezoarrak hilaren 22an

Ikerne Zarate Gartziarena
Lezo
2015/05/14
Mendekosteen aurkezpena

Mendekosteen aurkezpena

Zabarre eta Pirata Txikiak nagusi izango dira Lezon hilaren 22tik 24ra bitartean. Egun horretan hasiko dira Mendekoste Jaiak, eta hiru egunez hamaika ekitaldi izango dituzte lezoarrek gozamenerako. Berritasunak ere baditu aurtengo jai egitarauak, Ainhoa Zabalo alkateak, Mikel Arruti Kultura eta Euskara zinegotziak, eta Xanti Val Kultura teknikariak gaur goizean egin duten agerraldian esan dutenez. Lehenengoz batukada antolatu dute Lezoko Irrizaleek zabarreri harrera egiteko, eta talde berak jaien azken egunerako pintxo lehiaketa antolatu du Saldise plazan lehen aldiz. Aspaldiko partez, haurrentzat puzgarriak berreskuratu dituztela eta aurtengo egitarauan tartea izango dutela zehaztu du bestalde Valek. Eragile eta elkarteen lana, ezinbestekoa Lezoko elkarte eta eragileei eskerrak emanda hasi du agerraldia Zabalok, “urtero errepikatzen dugu baina egia da beraien parte hartzerik gabe ezinezkoa litzatekeela halako jai egitarau zabala izatea. Nabarmentzekoa eta eskertzekoa da eragileen konpromisoa eta lanerako grina”. Banan bana aipatu ditu ondoren Zabalok jai batzordean parte hartzen duten eta jaiak posible egiten dituzten elkarte eta eragileak. Egitaraua prestatzeaz gain, herriko kaleetan jai batzordeko kideek itsatsiko dituztela kartelak gaineratu du Arrutik. Zabarre protagonista Jaien bezperan hasita marrazki erakusketa izango dela Kultura aretoan esan du Valek: “Lezoko Idoia Aizkorretaren pertsonak ala animaliak sailaren marrazki erakusketa izango dugu ekainaren 4a arte. Horren harira,  Lezoko ikastetxeekin hainbat tailer antolatuko ditugu marrazkien gainean”. Zabarre dela pertsonaje nagusia Mendekoste Jaietan esan du bestalde Valek. Zabarren etorrerak emango die jaiei hasiera hain zuzen ere. Xoxolarretik etorri beharrean, itsasotik helduko dela pirata famatua Lezora aurten gaineratu du udal teknikariak eta lezoar guztiak deitu ditu haren bila kaira joan daitezen pirataz jantzita: “Ekitaldi jendetsua eta polita da eta Lezoko jaiei kolorea ematen die”. Pirata Txikiek egingo dute ondoren jaietako pregoia. Sagardo eguna Mendekoste Jaietako beste klasikoa da, hamazazpigarren aldia izango du aurten, eta bertan Lezoko baserrietan egindako sagardoa dastatzeko aukera dagoela nabarmendu du Valek: “Funtzionatzen duen ekimena da, jendeak gustura hartzen du eta beste sagardo egunek ez duten berezitasuna du gainera, bertako baserrietako sagardoa edaten da, Lezon ekoiztutakoa eta hori oso garrantzitsua da. hamar bat parte hartzaile izango dira aurten”. Afari eta bazkariak Mendekosteen lehen egunean bi afari izango dira. Bata azken urteetan antolatzen den piraten afari autogestionatua izango da, Gurutze Santuaren plazan egingo dute, “bakoitzak etxetik eramaten du jatekoa eta udalak sagardoa jarriko du” esan du Valek. Bigarren afaria Lezoko Gazte Asanbladak antolatuko duena da. Gazteen afari pirata Ibai Ondon izango da eta sarrerak igandera arte eros daitezkela gogorarazi dute antolatzaileek Tiñelun 15 euroan. Dantzazaleek berriz, bazkaria antolatu dute larunbaterako. Haur jolasak eta Desfilearen aldeko bazkaria Buruhandien kalejirak, puzgarriak eta jolas parkea,  eta altxorraren bila ere antolatu dituzte jaien barruan txikienei begira. Igandean bertan, santakrutzetako desfilearen aldeko taldeak bazkaria egingo du Saldise plazan. Jai txikiak izanik, heldu, gazte eta haurrek euren txokoa izango dutela gozatzeko gaineratu du Valek. 12.000 euroko aurrekontua izango dute aurtengo Mendekoste Jaiek. Jai batzordearen lana goraipatu du Arrutik ere, eta nabarmendu herritik eta herriarentzat egindako jaiak direla mendekosteak. Ilusioz eta gogoz antolatutakoak diren zalantzarik ez duela esan du Zabalok, “herritar askok parte hartzen dute, pirataz mozorrotuta, zabarreri harrera egiten, adin guztietako jendeak hartzen du parte… oso jai bereziak dira eta garrantzitsuak. Jaiak berdintasunean, eta ingurumenarekin errespetuan bizitzera deitu nahi ditugu lezoarrak”. Mendekoste Jaien egitaraua Ostirala, 22
  • 17:30: Zabarreren bila kaira (jendea mozorrotuta joateko eskatu dute)
  • 19:30: Pirata Txikiek jaiei hasiera emango diete. Pregoia, txupinazoa, dantzarien agurra… Gurutze Santuaren plazan.
  • 19:30: Hernaniko Goiz Eguzki eta Lezoko aiton Bordako abesbatzen emanaldia Gezala auditorioan.
  • 20:00: Preso eta iheslarien aldeko enkartelada.
  • 21:00: Piraten afari autogestionatua Gurutze Santuaren plazan. amaieran, DJ Iker.
  • 21:30: Gazteen afari-pirata eta musika Ibai Ondon.
Larunbata, 23
  • 10:00: Diana Oarsoaldeko dultzaineroekin.
  • 12:00: Puzgarriak eta jolas parkea Saldise plazan.
  • 12:00: Buruhandien kalejira Munttar txistulari taldearekin Bekoerrota Kiroldegitik abiatuta.
  • 12:00: XX. Mende hasierako erromerien dantzak herrian zehar.
  • 13:00: Tomas Garbizu Musika Eskolako bandaren emanaldia Lezoko Dantzazaleekin batera Gurutze Santuaren plazan. (Eguraldi txarrarekin saldise plazan).
  • 14:30: Euskal dantzazaleen bazkaria Karlos Saldise Plazan. amaieran Andoni Ollokiegiren musika emanaldia.
  • 16:00: Puzgarriak eta jolas parkea Saldise plazan.
  • 16:30: Truk txaplektea Tiñelu elkartean.
  • 17:00: Pilota eskolako finalak Goiko plazako frontoian.
  • 18:00: XVII. sagardo Eguna Gurutze Santuaren plazan. (Eguraldi txarrarekin Saldise plazan).
  • 19:00: Buruhandien kalejira Munttar txistulari taldearekin Bekoerrota kiroldegitik abiatuta.
  • 22:30: Berbena Trakets taldearekin Gurutze Santuaren plazan.
  • Musika taldeen kontzertuak eta DJak Ibai Ondon.
Igandea, 24
  • 9:00: Diana Oarsoaldeko dultzaineroekin.
  • 10:30: Haur eta gaztetxoentzat pintxo lehiaketa Karlos Saldise plazan.
  • 11:00: Meza Nagusia San Joan Batailatzailearen elizan.
  • 12:00: Herri Kirolak Gurutze Santuaren plazan.
  • 12:00: Buruhandien kalejira Munttar txistulari taldearekin Bekoerrota Kiroldegitik abiatuta.
  • 14:30: Santakrutzetako desfilearen aldeko bazkaria Karlos Saldise plazan.
  • 17:00: Sueltoko dantza txapelketa Gurutze santuaren plazan.
  • 17:30: Altxorarren bila Goiko plazatik abiatuta, (pirataz mozorrotuta joateko deia egin dute)
  • 19:00: Zabarreri agurra Gurutze Santuaren plazatik abiatuta.
  • 20:00: apar festa Goiko plazan.
  • 21:45: Musika eskolako bandarekin zezen suzkoa Gurutze Santuaren plazan.
Jai Batzordean parte hartzen duten elkarte eta eragileak:  Aiton Borda, Allerru Jaizkibel Ehiza Elkartea, Allerru Pilota taldea, gaxuxa Emakume Taldea, Haurtxo Haur Eskola, Hezikuntza Elkartea, Ixkulin Elkartea, Lezo herri Eskola, Lezo Institutua, Lezoko Euskal Dantzazaleak, Lezoko Oroitzene AEK, Lezokoak Elkartea, Murixka Dantza Taldea, Pasaia Lezo Lizeoa, Pasaia Lezo Lizeoko Gurasoak, Tiñelu Elkartea, zabarre Taldea, eta Gazte Asanblada.  
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.