Urtero bezala, maiatzeko hirugarren igandean, Elizalde Eguna ospatuko dute. Egun osoko egitaraua prestatu dute.

Elizalde Eguna, orain bi urte
Urtero bezala, maiatzeko hirugarren igandean, Elizalde Eguna ospatuko dute ikastetxean bertan. Egun osoko egitaraua prestatu dute. Herritar guztiei irekita dago festa, Elizalde ikastetxetik deia egin diete herritarrei jaira hurbiltzeko.
Egitaraua
9:30. Diana trikitilariekin.
9:45. Krosa, aurten lehen aldiz gurasoek ere, ikasleekin batera, parte hartu dezakete.
10:30. Eskolako ateak zabalik egongo dira familientzat.
10:30. Elizaldeko abesbatza.
11:00. Judo erakustaldia.
11:15. Gimnasia erritmikoa eta hip-hop.
12:00. Euskal Dantza.
12:45. Emanaldi nagusia.
13:30. Bazkaria.
Bazkal ondoren, Modestorekin musika egongo da eta haurrentzat puzgarriak.