550 kiloko harriarekin 15 minutuan plaza gehien egiten dituen taldeak jantziko du txapela.
Emarri taldea
Perurenako Emakumeen I. Giza Proba Txapelketa jokatuko dute igande honetan, hilak 17, San Isidro jaietako egitarauaren barruan. Auzolan Elkarteak Perurenan duen probalekuan izango da norgehiagoka, 18:00ean hasita.
Ibarra eta Zeanuri izango ditu aurkari Emarri taldeak. 550 kiloko harriarekin 15 minutuan plaza gehien egiten dituen taldeak jantziko du txapela.