Ekitaldi politikoa egingo du bihar EAJk
Garbi joka dezagun Gipuzkoarekin, garbi joka dezagun Oiartzunekin ekitaldi politikoa egingo du bihar EAJk, udaletxeko areto nagusian, 19:30ean.
Garbi joka dezagun Gipuzkoarekin, garbi joka dezagun Oiartzunekin ekitaldi politikoa egingo du bihar EAJk, udaletxeko areto nagusian, 19:30ean.
Segundo Garin Oiartzungo EAJko alkategaiak eta Carlos Ormazabal Garapen Iraunkorrerako diputatu-ohiak Oiartzun eta Gipuzkoarako Eusko Alderdi Jeltzalearen aukera aurkeztuko dute. Hondakinen kudeaketa integrala Gipuzkoan, hiri-mantentze eta kale garbiketa, herritarrei zor zaien bizi-kalitatea eta ingurune mesedegarria izango dituzte hizpide.