Etorriko partidan borrokatu beharko dute
Igoera faseko joaneko partida jokatu zuten OKEko neskek, baina ez zuten irabazterik lortu, 4-2 gailendu zitzaizkien Madrid CFF taldekoak.
Igoera faseko joaneko partida jokatu zuten OKEko neskek, baina ez zuten irabazterik lortu, 4-2 gailendu zitzaizkien Madrid CFF taldekoak. Beroak markatutako partida izan zen eta jokalariek ez zuten euren maila erakutsi. Baloi asko “oparitu” zituztela aipatu dute taldetik.
Igande honetan emaitza horri buelta emateko aukera izango dute, oraindik ere mailaz igotzeko aukerak dituzte oiartzuarrek.
Mutilek agur
Denboraldiko azken partida jokatu zuten mutilek eta irabazi bazuten ere, horretan gelditu zen dena. Partida hau, baina, denboraldiko oiartzuarren onenetarikoa izan da, Santutxu baino gehiago izan ziren zentzu guztietan. 3-2 irabazi zuten Karla Lekuonan.