Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Udalak Torreatzeko eremua arautzea bere eskumena dela defendatu du

San Pedron lehengo astelehenean jazotakoen harira arduraz jokatzeko deia egin du Pasaiako Udal Gobernu Taldeak

olatz mitxelena
Pasaia
2015/05/18
Furgonetaren arrastoa

Torreatzen, arraun klubeko furgonetak utzitako arrastoa

Orain astebete Torreatzen izan zen gertaerak zer esana ematen jarraitzen du. Udalak esan duenez, Torreatzeko eremua “kasko urbano historikoa” da. Esan dutenez, “horrela jasotzen da Gipuzkoako Foru Aldundiak onartutako arau subsidiarioetan eta Eusko Jaurlaritzak 2002an onartutako Pasaiako kasko historikoen ordenazio urbanistikoko dekretuan”. Eremua kasko urbano historiko gisa izendatua egonik, obra lizentziak kudeatzea edota trafikoa arautzea udalaren eskumena direla nabarmendu dute. Horrez gain, Pasaiako Portuaren Espazioen Erabilerarako Planean, Torreatzeko eremua “espazio libre eta oinezkoentzako esparrua” gisa jasotzen dela nabarmendu du udalak. Bestalde, pasealekua berritzeko lanak udalak egin zituela gogorarazi dute, “eremu horren oinezko izaera oinarri,  pasaitarren 1.200.000 euro inbertituz” eta inguruaren mantenu lanak ere udalak egiten dituela gogorarazi dute. Mugikortasun Plana San Pedroko Mugikortasun Plana indarrean ezarriz geroztik da Torreatzeko eremua kotxerik gabeko zonaldea. Han bizi direnei, gauez bertan aparkatzeko baimena eman die udalak, baina gainontzean autoak ezin dira bertara sartu. Mugikortasun Plana egin bitartean, udalak eta Sanpedrotarra Arraun Elkarteak bilerak egin zituztela gogorarazi du udalak, “elkarteak zituen behar bereziei erantzun asmoz”. Garai hartan egin bezala, gertakarien ondoren ere arraun elkartearekin bildu eta harremanetan ari direla jakinarazi dute. Udalak esan duenez, bi helburu dituzte aipatu bilerek: “giroa lasaitzea eta proposamen ezberdinak aztertu eta adostea”. Zentzu horretan, “guztiok arduraz jokatzea ezinbestekoa” dela iritzi dio udalak. Azkenik, “udalak bere langileei bere jardunaren ondorioz izan ditzaketen auzietan babes juridikoa eskaintzen” diela argitu dute, baina udalak ez duela inor epaituko esan dute, ez eta bertsioen eztabaidan sartuko ere.  
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.