EAJk beren kartelen kontrako erasoak deitoratu ditu
"Iritzi askatasun eta ezberdintasuna errespetatzeko" eskatu dute jeltzaleek.
Pasaiako EAJk eskatu du hauteskundeetarako guneak eta bertan ezartzen diren kartelak errespetatzeko. Hautagai jeltzalearen hainbat kartel urratuak eta margotuak izan direla salatu dute, eta erasoen urrean, “ iritzi askatasun eta ezberdintasuna errespetatzeko” eskatu dute. “Horrelako jarrerek bistan uzten dute batzuk oraindik ere duten jarrera eta kultura demokratiko eza”, kexatu dira.
“Ezker Abertzaleak horrelako jarrerekin jarraitzea” deitoratu du EAJK, “pasaitarren bizikidetzaren aurka egiten” duelakoan. “Ezker Abertzalearen ereduaren aurka, EAJren eredua elkarrizketan, akordioetan, errespetuan eta bizikidetzan oinarritzen dela” nabarmendu dute.