Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Politika

Jose Angel Rodriguez: "Hondakinen arrazoizko bilketa nahi dugu"

Merkataritza eta ostalaritza indartu eta berdintasun soziala bermatu nahi ditu alkategai sozialistak

Erik Gartzia Egaña
Errenteria-Orereta
2015/05/19
jose anjel rodriguezPSE-EE Errenteriako Alkatetzara itzultzeko asmoarekin dabil. 28 urtez eduki zuten aginte-makila udalerrian, Bildu aurreko hauteskundeetan gailendu zen arte. Egun udal talde sozialistako bozeramale Jose Angel Rodriguez (Errenteria, 1956) izango da alkategaia. PSE-EEk Alkatetza lortuz gero, zein proposamen eramango ditu aurrera? Errenteria, garbiagoa, seguruagoa, anitzagoa, berdintasunean oinarritua, irisgarria, jasangarria, solidarioa, berdea eta formatua nahi dugu. Berdintasun soziala bermatuko duten gizarte zerbitzuekin konprometituko gara. Merkataritzarekin eta ostalaritzari parte hartze bideak emango dizkiegu. Hiri-altzariak, kaleak, parkeak, lorategiak eta aparkalekuak modu arduratsuan zainduko ditugu. Gainera, arrazoizko hondakinen bilketa bat nahi dugu, horregatik bosgarren edukiontzi boluntarioaren alde egiten dugu, birziklatzen dutenei hobari fiskalak emanez. Lekuona eraikina berreraikitzen ari dira. Zer iruditzen zaizue proiektua? Lekuona kultura ekipamenduen gure aldaketen motor nagusia izatea nahi dugu. Liburutegi berri eta modernoa eraiki nahi dugu toki horretan, bideoteka eta mediateka aretoekin, eta bertan formazioa, ekintzailetasuna eta enplegua sustatuko ditugu, Oarsoaldeko enpresen laguntzarekin. Gure ereduak ez lituzke instalazioak bikoiztuko, kostoaren herena izango luke eta eta Errenteriako zein eskualdeko 16.000 laguni emango lioke zerbitzu —entseguak egiteko 80 edo 100 lagunek bakarrik erabiliko dute Lekuona—. Datu horiek Bilduk bere proiektua zehazteko egindako ikerketa batenak dira. Bilduk ez du ikerketa serio eta formalik egin, eta hori Udalbatzari eskatu ziotela. Gure egitasmoan, Niessengo egungo auditorioa hobetu eta modernizatuko litzateke. Xabier Olaskoaga plaza estaliko dugu, jolas, aisi eta kultura ekitaldi berriak egiteko. Dantzagunea egun dagoen toki berean geratuko litzateke, eta bere 1.000 metro koadroak Errenteria Hiria kulturgunean txertatuko lirateke. Bien arteko batuketa horrekin, kulturgune handi bat sortuko litzateke, Euskadiren inbidia izango litzatekeena. Bosgarren edukiontzia jarri zuten duela gutxi. Zer iruditzen zaizue? Zein izango litzateke sistema egokiena? Sozialistok behin eta berriro esan dugu zein den gure proposamena eta mantendu dugu. Horren fruitu da egungo bilketa sistema: bosgarren edukiontzi marroia eta boluntarioa. Guretzako ez dago beste formularik. Birziklatze kuota handitzearen alde egiten dugu, betiere herritarren kontzientziazioa oinarritzat hartuta. Horretarako, informazioa banatu eta herritarrak sentsibilizatu behar dira, baita tasen hobariak ezarri ere. Errenteriak atez atekoa duten Oarsoaldeko gainontzeko udalerrien zabortegia izateari utzi behar dio. San Marko Mankomunitatearekin elkarlanean ariko gara hondakinen arloan ahal den guztia hobetzeko. San Markon dagoen transferentzia zentroa mugitzeko eskatuko dugu, eta udal ordenantzak moldatuko ditugu, egon daitezkeen berritasunak jasotzeko. Industrialdeetan, eskoletan, elkarte gastronomikoetan zein dendetan bilketa hobetu behar dugu. Orain dela bi urte Eraikiz zikloa egin zen, alderdi politiko guztien parte hartzearekin. Antzeko iniziatibarik aurreikusten al duzue? Gure taldeak ez dizkio ezerri ateak ixten. Bizikidetzaren hobetzea landu den tokietan gauza berbera esan dugu. Argi duguna da ez garela harropuzkeriaz agertuko, ezta publizitaterik eman ere, serio eta diskrezioarekin landu behar delako. Guretzako Udalbatza osatuko duten talde guztien kontsentsuak balioko du bakarrik, eta gainera, gai hori denek batera jorratu behar dugu hasieratik. Eraikiz zikloak gustuko izan ez genituen xehetasunak egon ziren, identifikatu ditugu eta mahai gainean jarri ditugu denen jakingarri. Espero dugu berriro ez gertatzea. Presarik gabe, hitz egiten eta zehazten, errazagoa eta egingarriagoa izango da.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.