Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Politika

Niessen aretoa bete du EH Bilduk, bere kanpainako ekitaldi nagusian

EH Bildu bozkatzeko deia egin zuen Julen Mendozak: "Irabazten ez badugu, eraldatze prozesua arriskuan egongo da"

Erik Gartzia Egaña
Errenteria-Orereta
2015/05/19
Atzo arratsean egin zuen EH Bilduk ekitaldi nagusia, Niessen kulturgunean. Jendez lepo bete zen aretoa, koalizioaren mezua entzuteko asmoz, eszenografia zaindu artean. Egun zinegotzi den Alazne Kortak egin zituen aurkezpen lanak. Lehen hitzak atzo Gasteizen atxilotutako gazteentzat zein harresia egin zutenentzat izan zituen, eta zapi laranja jarri zuen atrilean. “Herri baten duintasuna agertu dute”, gaineratu zuen Kortak. Duela lau urte Alkatetza lortu zutenean “beste mota bateko hiri” bat nahi zutela gogorarazi zuen, “eta eraikitzen ari gara, zuek guztiekin, herriarekin herriarentzat”. Izandako oztopoak gaitzetsi eta egindako lana “aberatsa eta interesgarria” izan dela zehaztu zuen.
bildu niessen mitina

Talde argazkia atera zuten mitina bukatzean

Lau urteetan urratutako bidea laburbiltzen zuen bideoaren ondoren, Kortak banaka aurkeztu zituen  hautagaitzako kide guztiak. Segidan, zerrendako gazteenak, Itziar Ostolazak, hartu zuen hitza. Korapiloak ardatz dituen Juan Kruz Igerabideren poema bat errezitatu zuen, eta zerrendan sartzeko esan ziotenean korapiloa sentitu zuela jakinarazi zuen. “Euskal gatazkak ere hainbat korapilo utzi ditu”, nabarmendu zuen. Euskal Herriaren aldeko borrokak “merezi” duela gaineratu, eta horren alde egiteko esanez baino, ekintzak hobeak direla aipatu zuen. Pertsonengan sinistea eskatu zuen: “Herriarekin egingo dugu lan, eta gurekin izango zarete”.

“Ezberdintasunik gabeko euskal aberria”

Amets Albisu eta Itsasne Gomez de Segura dantzarien klake saioaren ondoren, Alternatibako bozeramale Oskar Matutek hartu zuen hitza. Interbentzio indartsua egin zuen, eta EH Bilduk gauza publikoa “arpilatzen” dutenei aurre egiten jarraituko duela iragarri zuen. “Gutxi falta zaie; eurekin nekatu gara. Orain euren arteko ika-mika irudikatzen ari dira, eta hauteskundeen ondoren altxorra banatuko dute”, esan zuen bilbotarrak: “Zakur berberak dira, lepoko ezberdinarekin”. EH Bilduren eredua bestelakoa da, Matuteren esanetan: “Burujabetzaz, ezkerretik eta behetik gora egiten ditugu gauzak. Ez dugu ezer galtzeko, eta izaera errebeldea atera behar dugu”. Euskal Bidea aldarrikatu zuen: “Etorkizuneko euskal aberrian ez da ezberdintasunik egongo. Duintasunez eta justizian biziko gara, eta herritar guztiek euren eskubideak bermatuta izango dituzte”. Gainera, mezu zuzena izan zuen Ahal Dugurentzako: “Jauntxo deitzen gaituzten horiek, ustezko politika berriaren traje horri politika zaharraren naftalina ken diezaiotela”. EH Bildurentzako botoa eskatuz bukatu zuen, “memoriagatik, ilusioagatik eta duintasunagatik”. Matuteren agerraldiaren ondoren, hautagaitzaren aurkezpeneko bideoa eman zuten. Buru duen Julen Mendoza alkatearen txanda izan zen gero. Orain dela lau urte zerrendaburu izatea onartu zuenean “ateratzen zaigun gauza kolektibo horrengatik” izan zela jakinarazi zuen, eta udalak eraldaketa prozesuaren mesedetan jarri behar zirela uste zuela —eta duela—. Bere ustez, egungo aldaketa prozesua 2004an hasi zen, Anoetako Adierazpenarekin. “Orduan Arnaldo Otegik Jassir Arafaten hitzak erabili zituen: ‘Eskuan olibondo adarra daramagu; inork ez dela erortzen utzi’. Eskubideak urratuta izatetik, aitortuak izatera pasatu ginen. Bakea ez da indarkeria eza soilik: justizia soziala da”. Lau urteetan indar metaketak egin zein sektore berrietara iritsi direla aipatu zuen Mendozak, eta hiru adibide jarri zituen. Alde batetik, babes sozialean “jauzi kualitatiboa” eman dela. Horrela, Iztietan kulturen arteko harremana lantzeko esperientzia pilotua burutu zutela. Bestetik, “bestelako ekonomia eredua” ezartzeko saiakera egin dutela. “Hiru espazio kolaboratibo jarriko ditugu abian, langileak produkzio medioen jabe izan daitezen”, zehaztu zuen. Azkenik, “merkatuari mugak jarri” dizkiotela: “Eraikuntza enpresekin negoziatu dugu, aurreikusia zeuden proiektu batzuk moldatzeko; alde zaharra, Galtzaraborda eta Beraun biziberrituko ditugu eta, desjabetzeen kasuan, kale mobilizazioei gehitu diegu banketxeekin negoziatu dugula”. Horrela, EH Bilduren alde egiteko eskatu zuen, “irabazten ez badugu, eraldaketa prozesua arriskuan egon litekeelako”. Hala ere, osasuntsu ikusten du prozesu hori, “eta egunetik egunera jende gehiagok egiten du bat”. Mendozak esan zuen euren “ilusioaren eta kontzientzia iraultzailearen esku” dagoela eraldaketak aurrera egin dezan. “Inork ez dezadala olibondo adarra erortzen utzi”, bukatu zuen. [nggallery id=55]
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.