Bisita gidatuak antolatu ditu Pasaiako Udalaren merkataritzako lan-mahaiak, herriko euskaltegi eta merkatariekin elkarlanean
Euskaltegietako ikasleak. Antxoko Azpeitia kirolak dendan
Herritar eta dendarien arteko harremanak euskaraz izan daitezen bultzatzeko, Pasaiako Udalaren merkataritzako lan-mahaiak, herriko euskaltegi eta merkatariekin elkarlanean, bisita gidatuak antolatu ditu azken asteetan herriko hainbat establezimenduetara.
Pasai Antxoko Txirrita AEK euskaltegiko lehenengo mailako ikasleek Azpeitia kirol-denda, Mikel Arrospide harategia eta Zubi optika bisitatu dituzte. Trintxerpeko Udal euskaltegiko 2. eta 4. ikasturte arteko ikasleek, berriz, Sonesa kirol-denda, Sarasketa altzari-denda, Lema paper-denda, Iragorri estankoa, Balda harategia, Ogi-Berri Aldapa okindegia eta Santa Maria arrandegia bisitatu dituzte.
Bisitak
Ez geratu atean, sartu kalitatean euskaraz kanpainaren barruan antolatu dituzte. Herriko dendak ezagutzera eman, eta bide batez, euskaltegietako ikasleei herriko zein dendetan egin dezaketen euskaraz erakutsi nahi zaie.