Museoen Nazioarteko Egunaren harira, Albaolan izan da Parks Canadako urpeko arkeologia zerbitzuburua; Gaur San Telmon emango du hitzaldia itsas arkeologoak.
Robert Grenier kazetariekin egindako topaketan, Albaolan
Robert Grenier,
San Juan baleontziaren saskarraren ikerketa burua izandakoa,
Albaola Itsas Kultur Faktorian egon da. Parks Canadako urpeko arkeologia zerbitzuaren liderra izan da Robert Grenier eta
UNESCO/ICOMOSeko itsas ondarearen babeseko komite zientifikoko presidente ohia. 45 urtez aritu da itsasoan hondoratutako ontziak bilatzen eta gaur egun,
Parks Canadako Artikoko azterketaren proiektuaren buru da.
Albaolak eta Robert Grenierrek Museoen Nazioarteko Eguna elkarrekin ospatu nahi izan dute aurten –atzo izan zen– eta horretarako Grenierrek
San Juan baleontziaren egituran hitzaldia eskaini zuen atzo. Gaur, berriz,
San Telmo museoan izango da Grenier arkeologoa, euskal kulturaren azterketa eta zabalkunderako funtsak antolatutako programaren barne.
Robert Grenier arkeologoa Ternuako eta San Laurendi ibaiaren estuarioko euskal itsas teknologiari buruz arituko da.
Avant- garde de l’ architecture navale basque dans les terres nouvelles et l’ estuaire du Saint-Laurent Kanata izenburuarekin.